Urreisti-Gorka vs Johan-Lopez, eta Barandika-Lekerika vs Erkiaga-Manci, Biscayne Cupeko finalerdietan
Danian, Floridan, jokatuko duten Biscayne Cupeko lehen ekitaldia ostegunean, ostiralean eta larunbatean izango da, alegia, hilaren 20tik 22ra bitartean; txapelketa master mailakoa da, eta Jai Alai Ligakoa. Bada, zehaztu egin dituzte zeintzuk izango diren bikoteak, eta finalerdietako partidak. Hain zuzen ere, osteguneko finalaurrekoan, Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal Johan Sorozabalen eta Imanol Lopezen aurka arituko dira, eta ostiralean, bigarren finalerdian, Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak Aritz Erkiaga eta Mikel Manci izango dituzte aurkari. Bi jaialdiak goizaldeko 1:00ean hasiko dira, Euskal Herriko ordua kontuan izanik; hau da, ostegunetik ostiralerako eta ostiraletik larunbaterako goizaldeetan.
Finalaurrekoetan garaipena lortzen duten bi bikoteak final handian arituko dira nor baino nor gehiago, larunbatean. EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du finala, Euskal Herriko 22:45etik aurrera.
Urreistik eta Gorkak Danian azken asteetan jokatu duten aurretiko txapelketan erdietsi dute Biscayne Cupen parte hartzeko txartela; gainerako sei zestalariei dagokienez, ordea, Biscayne Cup aurkeztu zutenean iragarri zuten nortzuk izango ziren. Aritz Erkiagak Eusko Label Winter Serieseko finala irabazi berri du, eta Mikel Mancik, berriz, txapeldunorde amaitu du azken txapelketa hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Lopez, Daniako Biscayne Cupeko finalerdietara
Eñaut Urreisti-Ion Ibarluzea eta Aritz Erkiaga-Imanol Lopez bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute euren ligaxkako partidetan garaipena lortuta.
Zulaika-Ubilla vs Erkiaga Lopez eta Urreisti-Ibarluzea vs Johan-Gorka, ligaxkako azken jardunaldian
Zulaika eta Ubilla ezustekoa ematen saiatuko dira Erkiaga eta Lopezen aurrean. Urreistik eta Ibarluzeak garaipena behar dute finalerdietarako txartela lortzeko; Sorozabal anaiak, aldiz, sailkatuta daude dagoeneko.
Johan-Gorka eta Erkiaga-Lopez bikoteek garaipena lortu dute Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian, Laduche-Basque eta Goitia-Lekerika aurkari
Johan eta Gorka finalerdietan dira, eta Erkiagak eta Lopezek, Zulaikaren eta Ubillaren aurkako partidan joko bat eskuratuko balute, sailkatzea erdietsiko lukete. Sorozabal anaiek 15-7 eta 15-7 menderatu dituzte Laduche eta Basque, eta Erkiaga eta Lopez 15-13 eta 15-11 gailendu zaizkie Goitiari eta Lekerikari.
Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian Sorozabal anaiak eta Erkiaga-Lopez bikotea sartuko dira lehian
Txapelketaren aurkezpenean puntistek Erkiaga-Lopez bikotea faborito nagusitzat jo zuten. Atzelari zumaiarrak Danian agur esatea "pribilegioa" dela azpimarratu du.
AEBko zaleek gustura hartu dute Biscayne Cupek goi-mailako zesta-puntaz gozatzeko eman dien aukera
Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatzen ari dira Biscayne Cupen bigarren edizioan, Floridako (AEB) Grand Slamean.
Martxan da Biscayne Cup Grand Slama, Floridako Dania hirian
Biscayne Cuparen bigarren edizioa hasiko da gaur, Dania hirian. Bi partidekin hasiko da torneoa: Goitia-Lekerik vs Zulaika-Ubilla eta Laduche-Basque vs Urreisti-Ibarluzea.
Biscayne Cupen bigarren edizioa, sei bikote eta Ligako 2.000 puntu jokoan
Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatuko dira Floridako (AEB) Grand Slamean, eta EITBk txapelketaren informazioa emango du bertatik bertara.
Zesta-puntaren profesionalizaziorantz urrats berria: “Pole Performance” proiektua
Zesta-puntari profesionaltasun handiagoa emateko, “Pole Performance” proiektua aurkeztu dute Donibane Lohizunen. Ekimena goi-mailako entrenamenduetan oinarritzen da, eta puntistei arlo fisikoan, teknikoan, taktikoan eta mentalean prestakuntza eskaintzea du helburu.
Ihart eta Arai Berriatuko Master Serieseko finalean dira, Erika eta Alize mendean hartuta
Jai Alai Ligako lehen neurketan, Ihartek eta Araiek Erika eta Alize garaitu dituzte (11-15 eta 8-15), eta Berriatuko Master Serieseko finalerako sailkatu dira. Datorren ostiralean jokatuko da bigarren finalerdia: Lur eta Maia Elaiaren eta Eneritzen aurka arituko dira.
Emakumezkoen Jai Alai Ligaren bigarren edizioa aurkeztu dute Berriatuan
Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta iaz bezala, Berriatuan hasiko da txapelketa. Emakume gehiagok hartuko dute parte, gaurko aurkezpenean azaldutakoaren arabera.