Urreisti eta Sorozabal Daniako Biscayne Cup txapelketan lehiatuko dira
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek Daniako (Florida) Biscayne Cup txapelketa jokatuko dute. Gure goizaldean jokatu da aurrekanporaketa faseko finala, eta 21-6 irabazi diete Joan Tambourindeguy eta Danel Mandiolari. Set bakarrera jokatu dituzte aurrekanporaketak; finala 21 tantora izan da, baina beste guztiak 15era.
Gorriek hasiera-hasieratik hartu dute aldea, eta beste abiadura eta indar batekin aritu dira. Euskal Herrian, gorengo mailako pilotarien aurka ari dira jokatzen, eta, ondorioz, Urreistik eta Gorkak goi-mailako erritmoarekin lehiatzen dituzte partidak.
Garaipen honi esker, Biscayne Cup txapelketarako sailkatu dira, eta bikoteak ezagutzen ez baditugu ere, Erkiaga, Lopez, Johan, Manci, Barandika eta Lekerikarekin batera arituko dira otsailaren 20an, 21ean eta 22an. Hala ere, aurrekanporaketa fasea ere Jai Alai Ligarako puntuagarria da, eta hauek dira orain arte pilatutako puntuak:
DANIAKO AURREKANPORAKETA:
Urreisti-Gorka: 500 puntu
Tambourindeguy-Danel: 300
Garcia-Laborde: 180
Victor-Oyhenard: 180
Celaya-Oierdi: 90
Aaron-Portet: 90
Txanika-Atain: 90
Benetrix-Zugaitz: 90
Zure interesekoa izan daiteke
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.
Lur-Oaia eta Johan-Lopez, Araba Master Serieseko txapeldunak
Gaur jokatu dira Araba Master Serieseko finalak: emakumezkoetan, Lurrek eta Oaiak bi setetan mendean hartu dituzte Maite eta Frida (15-3, 15-10); gizonezkoetan, berriz, Johan eta Lopez gailendu dira Erkiagaren eta Zabalaren aurka (13-15, 13-15).
Ikusi "Miami Biscayne Cup" dokumentala
Astelehenean, martxoaren 2an, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gozatu Danian (Miami) jokatutako zesta-punta txapelketaren bigarren edizioari buruzko dokumentalaz, protagonista nagusien eskutik.
Gorka Sorozabal: "Anai bezala funtzionatzen dugu, talde bat bezala"
Johan Sorozabalen, Gorka Sorozabalen, Aritz Erkiagaren eta Imanol Lopezen adierazpenak Biscayne Cupeko finalaren ostean.
Sorozabal anaien eta Erkiaga-Lopezen arteko Biscayne Cupeko finalaren laburpena
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).
Sorozabal anaiak, Biscayne Cupeko txapeldunak
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).