Iron Cup
2025/05/03 - 14:48
Erkiaga-Gorka eta Barandika-Basque sailkatu dira Iron Cupeko finalerdietara
Iron Cup txapelketako bigarren jardunaldian, A multzoko partidan, Laduchek azken sakean egindako pasak Erkiaga eta Gorkari eman die garaipena. B multzoan, Barandikak eta Basquek bi setetan (11-15 eta 9-15) menderatu dituzte Goixerri eta Lopez.
2025/04/26 - 00:35
Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Gorka nagusitu dira Iron Cup txapelketaren estreinuan
Urreisti eta Ibarluzea bi setetan nagusitu dira (14-15 eta 11-15) Goixerri eta Lopezen aurka jokatutako lehen partidan. Bigarrenean, Erkiagak eta Gorkak ere Olharan eta Lekerika menderatu dituzte bi setetan (15-8 eta 1-13).
2025/04/23 - 16:09
2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute: apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilbon
Bilbon aurkeztu dute 2025eko Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen mailan Slam kategoriako txapelketa izango da; emakumezkoen mailan, aldiz, Master Series kategoriakoa. Partida guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dituzu ikusgai.
2025/04/23 - 15:30
Iron Cup txapelketa apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilboko Deportivoko pilotalekuan
Bilboko Deportivo pilotalekuak hartuko du Jai Alai Leagueko Iron Cup txapelketaren 2025eko edizioa. Emakumezkoen txapelketa maiatzaren 16an hasiko da, eta lau bikote lehiatuko dira; gizonezkoenean sei bikote ariko dira lehian, apirilaren 25ean hasita.
2024/06/08 - 02:22
Elaia eta Ihart: ''Estrategia argia zen: atzean kargatu, Erikari aukerarik ez emateko''
Elaia Gogenolak eta Ihart Arakistainek irabazi dute 2024ko Bilbao Iron Cup, Deportivon. Finala amaituta, elkarrekin egindako lanaz harro daudela nabarmendu dute.
2024/06/08 - 02:21
Elaia-Ihart eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteek irabazi dute 2024ko Bilbao Iron Cup
Ostiralean Deportivon jokatutako finalean, Elaiak eta Ihartek Erika eta Frida menderatu dituzte, hiru jokotan (15-12, 12-15 eta 5-1), eta Erkiagak eta Ibarluzeak Urrutia eta Del Rio garaitu dituzte, bi setetan (15-4 eta 15-13).
2024/06/08 - 01:30
Erkiaga eta Ibarluzea: ''Gakoa izan da Del Rioren eskuina saihestu dugula''
Bilbao Iron Cupeko finalean, ostiralean, lortutako garaipena zenbatuta, Thomas Urrutia eta Julen del Rio aurkari, Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak beste txapel bat eskuratu dute. Erkiaga eta Ibarluzea bi jokotan gailendu dira.
2024/06/07 - 03:13
Julen del Rio eta Asier del Rio, asteburuko finaletan atzelari: ''Ez gara familiakoak''
Julen gasteiztarra zesta-puntan dabil, eta Iron Cupeko finala jokatuko du ostiralean; Asier lezamarra palista da, eta Bizkaiko Openeko finalean arituko da larunbatean. EITBk biak batu ditu.
2024/06/01 - 16:45
Urrutia-Del Rio eta Erika-Frida Iron Cup txapelketako finalean izango dira
Urrutia eta Del Rio bi setetan nagusitu dira Laduche eta Manci bikotearen kontrako norgehiagokan; Erikak eta Fridak, berriz, Maite eta Arai hartu dituzte mendean. Final handia ekainaren 7an izango da.
2024/06/01 - 13:46
Urrutia-Del Rio eta Erika-Frida, Iron Cup txapelketako finalera
Urrutia eta Del Rio bi setetan nagusitu dira Laduche eta Manci bikotearen kontrako norgehiagokan. Erikak eta Fridak, berriz, Maite eta Arai hartu dituzte mendean. Final handia ekainaren 7an izango da.
2024/05/25 - 18:05
Elaiak eta Ihartek lortu dute Iron Cup txapelketako finalerako txartela
Elaia Gogenolak eta Ihart Arakistainek jokatuko dute Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako finala, Bilboko Deportivo frontoian ostiralean jokatutako finalaurrekoan Helena Barrenetxea eta Maialen Mendizabal nagusitasunez mendean hartuta.
2024/05/25 - 13:49
Erkiaga-Ibarluzea, Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako lehen finalistak
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak jokatuko dute Iron Cup txapelketako finala, Bilboko Deportivo frontoian jokatutako finalaurrekoan Alex Goitia eta Thibault Basque 12-15, 15-10 eta 5-2 garaituta.
2024/05/25 - 01:18
Erkiaga-Ibarluzea eta Elaia-Ihart, Iron Cup txapelketako lehen finalistak
Erkiaga eta Ibarluzea hiru setetan nagusitu dira Goitia eta Basqueren kontrako norgehiagokan. Elaiak eta Ihartek, berriz, Barrenetxea eta Mendizabal hartu dituzte mendean. Bigarren finalerdia maiatzaren 31n jokatuko da, eta final handia ekainaren 7an izango da.
2024/05/18 - 13:56
Aritz Erkiagak galdu egin du Bilboko Iron Cup txapelketan, 18 garaipen jarraian eskuratu ostean
Iron Cupeko 3. jardunaldian, Aritz Erkiagak galdu egin du, Ibarluzearekin batera, baina, hala ere, multzoko lehen postua lortu dute, eta finalerdietara igaro dira. Urrutia eta Del Rio ere heldu dira finalerdietara, balentria eginda.
2024/05/11 - 13:56
Goitia eta Basque Iron Cupeko finalerdietara sailkatu dira
Goitiak eta Basquek Bilbao Iron Cup txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute, Johan eta Gorka menderatuta 15-14 eta 15-14ko emaitzarekin. Bestalde, bigarren partidan, Barandika-Atain bikotea nagusitu da Laducheren eta Manciren kontra (15-13, 10-15 eta 5-3).
2024/05/04 - 14:12
Urrutia-Del Rio eta Erkiaga-Ibarluzea, Iron Cup txapelketako lehen jardunaldiko irabazleak
Lehen jardunaldiko bi neurketak berdinketa haustean erabaki dira, eta Erkiaga eta Ibarluzea faboritoek asko sufritu dute lehen puntuak lortzeko.
2024/05/04 - 14:07
Urrutia-Del Rio eta Erkiaga-Ibarluzea garaile, lehen jardunaldian
Lehen partidan, Unai Lekerikak kantxa utzi behar izan zuen lehen jokoan, besoko minaren ondorioz, eta Undak ordezkatu zuen. 15-14, 14-15 eta 5-0 gailendu ziren Erkiaga eta Ibarluzea. Bigarren partida hirugarren setan erabaki zuten Urutiak eta del Riok.
2024/04/23 - 17:25
Zesta-punta Bilboko erdigunera iritsiko da Iron Cup txapelketari esker
Maiatzaren 3tik ekainaren 7ra jokatuko dute Bilboko Deportivo frontoian Iron Cup txapelketa, Jai Alai League zirukuituaren baitan. Egungo zestalari onenak bilduko ditu, eta emakumeen txapelketa ere jokatuko dute.
2024/04/23 - 15:36
Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian
Hala, Bizkaiko hiriburuak bat egingo du Jai Alai League zesta-punta lehiaketa handiarekin. Deportibo frontoian jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 3tik ekainaren 7rako ostiraletan.