Euskotren Winter Series
2025/03/18 - 21:40
2025eko Euskotren Winter Serieseko bigarren finalaurrekoko hiru tanto onenak
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalerdiko hiru tantorik onenak Frida Watkinsek, Ihart Arakistainek eta Elaia Gogenolak egin dituzte.
2025/03/18 - 16:11
Elaia eta Oaia, Euskotren Winter Serieseko finalera, Ihart eta Frida mendean hartuta
Irabazleak hiru jokotan nagusitu ziren, txapelketako bigarren finalerdian. Halaber, Banakako Seriesen, Johan Sorozabal sailkatu da finalera, Jean Olharani gailenduta.
2025/03/18 - 01:03
Elaiak eta Oaiak Ihart eta Frida menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatu dira
Berriatuako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak 12-15 irabazi dute lehen jokoa, 15-4 galdu dute bigarrena, eta, hirugarrenean, 3-5 nagusitu dira. Gainera, Banakako Seriesen, Johanek Olharan kanporatu du, eta finala jokatuko du; Erkiaga izango du aurkari, Barandika lesionatuta baitago.
2025/03/17 - 22:03
Elaiak egin du bigarren finalerdiko tantorik onena
Berriatuako aurrelariak dejada eder batekin hautsi du bosnakoa lehen jokoan, eta bikote urdina 5-6 aurretik jarri da.
2025/03/17 - 21:51
Elaia Gogenola eta Oaia Otaño: ''Finala, edozeinek irabazita ere, partida polita izango da''
Elaiak eta Oaiak Euskotren Winter Serieseko finalerako txartela lortu dute, bigarren finalerdian Ihart eta Frida hiru jokotan mendean hartuta: 12-15, 15-4 eta 3-5. Finala martxoaren 24an jokatuko dute, Helena eta Arairen aurka.
2025/03/17 - 10:18
Ihart-Frida vs Elaia-Oaia Euskotren Winter Serieseko 2. finalerdia, gaur eitb.eus-en eta ETB1en
Women Winter Serieseko bigarren finalerdia emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:15ean.
2025/03/11 - 19:42
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalaurrekoko hiru tanto onenak
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalerdiko hiru tantorik onenak Maite Ortiz de Mendibilek eta Helena Barrenetxeak egin dituzte.
2025/03/11 - 15:17
Helena-Arai bikotea, Euskotren Winter Serieseko finalera; Barandika, Banakakora
Batetik, Helenak eta Araik Maite eta Maialen mendean hartu zituzten, asteleheneko finalaurrekoan; beraz, finala jokatzeko txartela eskuratu zuten. Bestetik, Xabi Barandikak Erkiaga kanporatzea lortu zuenez, banakako finalean izango da.
2025/03/11 - 01:20
Helenak eta Araik Maite eta Maialen menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalean dira
Astelehenean, finalaurrekoan, Helenak eta Araik 15-11 eta 15-13 hartu dituzte mendean Maite eta Maialen, bi jokotan; hala, finala jokatuko dute, hilaren 24an, eta Ihart-Frida edo Elaia-Oaia izango dituzte aurkari. Halaber, Banakako Seriesen, Barandika sailkatu da finalerako, Erkiaga kanporatuta.
2025/03/11 - 00:45
Helena Barrenetxearen erremate ederra, lehen seta irabazteko
Aurrelari durangarrak modu bikainean eman dio amaiera lehen setari, erremate ederra egin eta jokoa 11-15eko emaitzarekin poltsikoratzeko. Helena eta Arai finalera sailkatu dira, bigarren seta ere irabazita.
2025/03/11 - 00:45
Helena eta Arai: ''Iaz finala irabaztea eskura izan genuen, ea aurten ere aukera daukagun''
Bizkaitar bikotea bigarrenez jarraian sailkatu da Euskoten Women Winter Series txapelketako finalera. Aurten Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal kanporatu dituzte finalerdietan.
2025/03/10 - 10:45
Euskotren Winter Serieseko Maite-Maialen vs Helena-Arai lehen finalerdia, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Women Winter Serieseko lehen finalerdia emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:15ean.
2025/02/27 - 16:28
Lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen Jai Alai Liga
Lehen edizioak 10 txapelketa izango ditu, besteak beste, martxoaren 7an hasiko den Euskotren Winter Series lehiaketa.
2025/02/27 - 16:04
Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa martxoaren 10ean hasiko da
Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa aurkeztu dute gaur Durangon. Martxoaren 10ean hasita, lau bikote lehiatuko dira, eta final handia martxoaren 24an jokatuko dute. Horrez gain, iragarri dute Jai Alai Liga ere egingo dutela, 10 torneoz osatuta.
2024/03/12 - 23:14
Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal: ''Datorren urtean, berriro irabazten ahaleginduko gara''
Markina-Xemeingo aurrelariak bigarren txapela du Euskotren Winter Seriesen, eta Berrituko atzelariak, aldiz, aurrenekoa. Pozarren dira, EITBri adierazi diotenez, finalaren biharamunean.
2024/03/12 - 18:01
Erikak eta Maialenek irabazi dute 2024ko Euskotren Winter Series
Finalean, Ezkurdin, Helena eta Arai menderatu zituzten astelehenean, hiru jokotan, 10-15, 15-11 eta 5-1. Banakako Seriesen, ordea, Johan Sorozabelek jantzi du txapela, finalean Aritz Erkiaga mendean hartuta.
2024/03/12 - 13:34
Erika eta Maialen, 2024ko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak
Astelehenean Durangoko Ezkurdin jokatutako finalean, Helena eta Arai menderatu dituzte, hiru jokotan (10-15, 15-11 eta 5-1). Horrez gain, Banakako Seriesen, Johan Sorozabalek lortu du txapela janztea, Aritz Erkiaga bi jokotan mendean hartuta (12-9 eta 12-10).
2024/03/12 - 00:35
Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal: ''Bigarren jokoan, hobeto hasi gara''
2024ko Euskotren Winter Serieseko txapeldunen iritziz, bigarren setean egindako lana izan da giltzarria; izan ere, orduan hasi zaizkio partidari buelta ematen. Azkenean, txapela janztea lortu dute.
2024/03/12 - 00:31
Horrela jantzi dituzte txapelak Erikak eta Maialenek, Euskotren Winter Serieseko finala amaituta
Erika Mugartegik, hala bigarren aldiz irabazi du txapelketa; Maialen Aldazabalek, aldiz, lehenengoa lortu du.
2024/03/12 - 00:29
Hauxe izan da Euskotren Winter Serieseko finaleko azken tantoa
Erikak eta Maialenek hiru jokotan eskuratu dute garaipena, 10-15, 15-11 eta 5-1. Bideo honetan, finaleko azken tantoa dago ikusgai, bai eta partida amaitu osteko lehenengo uneak.