Euskotren Winter Series
2023/03/07 - 12:08
Durangoko Winter Serieseko finalerako bigarren txartela, Erika-Arai bikotearentzat
Jokoa atzean kargatuz gailendu ziren Markina-Xemeingoak, bi setetan (15-8, 15-4). Lehen setean, gehiago kostatu zitzaien gorriei aurrea hartzea; bigarrenean, berriz, hasieratik izan ziren nagusi.
2023/02/28 - 21:58
Winter Series: Maite-Maialen vs Arakistain-Frida partidako hiru jokaldirik onenak
Bideo honetan, 2023ko Ezkurdi Winter Series txapelketako lehen finalerdiari dagozkion hiru jokaldirik onenak ikus daitezke: 1.a (Frida), 2.a (Arakistain) eta 3.a (Maite).
2023/02/28 - 17:16
Maite Ortiz eta Maialen Aldazabal gailendu ziren 1. finalaurrekoan, giro bikaina agertu zuen Ezkurdin
Maite Ortiz eta Maialen Aldazabal bikoteak astelehenean jokatutako finalerdia irabazi zuen. Horrenbestez, martxoaren 13an jokatuko den finala hurrengo asteko finalaurrekoaren irabazleen kontra jokatuko dute.
2023/02/28 - 02:21
Emakumezkoen Winter Series txapelketa, martxoaren 13ra bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en
Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko den txapelketak hiru jardunaldi izango ditu eta lau bikote ibiliko dira lehian. Horrez gain, lauko finala jokatuko dute banaka Gernikako gizonezkoen Winter Serieseko lau puntista onenek.
2023/02/28 - 01:24
Maite eta Maialen, Durangoko Winter Serieseko finalistak Arakistaini eta Fridari irabazita (15-12, 15-13)
Partidan sartzea kostatu bazaie ere, pixkanaka tantoak bilduz joan dira eta bi setak bereganatu dituzte Maitek eta Maialenek, finalera sailkatzeko.
2023/02/27 - 17:28
Emakumezkoen Winter Series txapelketako 1. jardunaldia, gaur gauean (22:30, ETB1en eta eitb.eus-en)
Gaur, otsailaren 27a, hasiko da emakumezkoen Winter Series txapelketa. Lehenengo partida Maite-Maialen vs Arakistain-Frida izango da, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da 22:30tatik aurrera.
2023/02/23 - 17:41
Emakumezkoen Winter Series txapelketa, Durangoko Ezkurdin, hiru astez
Lau bikote lehiatuko dira datozen hiru astelehenetan, otsailaren 27tik eta martxoaren 13ra bitartean. Horrez gain, lauko finala jokatuko dute banaka Gernikako gizonezkoen Winter Serieseko lau puntista onenek.
2023/02/23 - 17:19
Durangoko Ezkurdin jokatuko den emakumezkoen Winter Series txapelketa, prest
Lau bikote ariko dira lehen aldiz jokatuko den emakumezkoen Winter Series txapelketan, eta Maite-Maialen eta Arakistain-Frida izango dira lehen partidako protagonistak. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko dira 22:30etik aurrera.