Helena eta Arai txapeldunak finalean izango dira berriro, Ihart-Maia bikotea bi jokotan garaitu ondoren
Arai pilota jaurtitzeko gertu, finalerdian zehar. Argazkia: Eraman
Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik bi jokotan (13-15 eta 6-15) mendean hartu dituzte Ihart Arakistain eta Maia Goikoetxea Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako Euskotren Winter Series txapelketako bigarren finalerdian. Honenbestez, iazko txapeldunek finalerako txartela lortu dute. Erika Mugartegi eta Frida Watkins izango dituzte aurkari hilaren 23ko final handian.
Lehen joko bikaina jokatu dute bi bikoteek. Ihartek eta Maiak ederki eutsi diete iazko txapeldunei, eta aurreneko partzial borrokatua eta estua izan da. Lehen joko parekatu eta ikusgarrian, Helenak eta Araik ezin izan dute markagailuan aurrea hartu azken txanpara arte. Aurkariek min egin diete pilota motelarekin, eta deseroso izan dira kantxan. Hala ere, asko sufrituta izan da bada ere, jokoaren amaieran gehiago asmatu eta garaile ateratzea lortu dute faboritoek (13-15).
Bigarren jokoan, neurketa zeharo aldatu da, bikote txapeldunak pilota biziagoa aurkitu du, eta harekin min ikaragarria egin du Araik, bere eskuin bikainarekin. Atzelari txapeldunak joko osoan zehar agindu du, eta bi aurkariak dantzan ibili ditu, ezinean. Horrela, Helenak eta Araik abantaila ederra hartu dute joko hasieran, eta norgehiagoka ia erabakita utzi dute. Jokoaren atsedenalditik bueltan Ihartek eta Maiak susperraldi txiki bai izan dute, baina markagailua zertxobait itxuratzeko baino ez du balio izan (6-15).
Urreisti eta Lekerika, Ezkurdi Master Serieseko finalean
Bestalde, Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak Jean Olharani eta Jon Zabalari bi jokotan (8-15 eta 11-15) irabazi diete Durangoko Ezkurdi Master Serieseko bigarren finalerdian, eta finalerako txartela lortu dute. Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi Atain izango dituzte aurkari finalean.
Eñaut Urreisti izan da Ezkurdiko finalaurrekoan protagonista. Gipuzkoarrak partida ona jokatu zuen pasaden ostiralean Gasteizen eta momentu on horri segida eman dio gaur Durangon. Tanto asko bukatu ditu aurrean eta Olharanen erremate ugari saskiratu ditu, ondoren kontraerasoan tantuak eginez. Lekerikak atzean seguru eutsi dio eta bikote horiak Olharanek eta Zabalak baino gehiago jokatu du gaur.
Zure interesekoa izan daiteke
Arai Lejardi: “Aldeaz hasi gara eta horrek konfiantza ematen dizu”
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Euskotren Winter Serieseko finalean sartu dira Ihar Arakistain eta Maia Goikoetxea bi jokotan garaituta (13-15 eta 6-15). Hortaz, Helena-Arai vs Erika-Frida izango da 2026ko Euskotren Ligako finaleko norgehiagoka.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.
Ihart-Maia eta Erika-Frida bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute
Lehenengoek hiru jokotan hartu dituzte mendean Maite eta Oaia, eta Helena-Arai bikotea izango dute aurkari finalerdietan, martxoaren 16an. Bigarren partidan, Erikak eta Fridak Lur-Maialen bikotea kanporatu dute bi jokotan irabazita. Elaia eta Eneritz izango dituzte aurkari datorren astelehenean.
Sei bikote arituko dira 2026ko Euskotren Women Winter Seriesen, martxoaren 2tik 23ra bitartean
Maite-Oaia, Ihart-Maia, Erika-Frida, Lur-Maialen, Elaia-Eneritz eta Helena-Arai izango dira txapelketako laugarren ekitaldian, Durangon. Halaber, Ezkurdi Jai Alai Master Seriesen, Erkiaga-Atain, Laduche-Manci, Olharan-Zabala eta Urreisti-Lekerika arituko dira txapelen bila.
Euskotren Winter Seriesen laugarren edizioan final-laurdenetako kanporaketa izango da
Gainera, aurten sei bikote izango dira lehian, aurreko edizioetan lau izan direnean. Txapelketa lau astelehenetan jarraian jokatuko da, martxoaren 2an hasi eta 23an bukatu.
Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.
Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak
Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.