Helena eta Arai, 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak
Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik irabazi dute 2025eko Euskotren Winter Series txapelketa, astelehenean, Durangoko Ezkurdi Jai Alain jokatutako finalean Elaia Gogenola eta Oaia Otaño bi jokotan mendean hartuta, 15-8 eta 15-4. Halaber, Banakako Seriesen, Aritz Erkiagak lortu du txapela janztea; izan ere, finalean, Johan Sorozabali gailendu zaio, hiru jokotan (8-12, 12-8 eta 0-5).
Euskotren Winter Serieseko finalean, Helenak eta Araik lehen joko oso ona egin dute, eta neurketako aurreneko puntua eskuratu dute, 15-8 gailenduta. Durangoko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak hasieratik hartu dute aurrea markagailuan, lehenengo hiru tantoak lortuta, eta jokoaren amaierara arte izan dira aurretik. Elaiak eta Oaiak tanto polit batzuk egin dituzte, baina aurkariak sendoago ibili dira.
Helenak eta Araik lortutako abantailak mina egin die Elaiari eta Oaiari bigarren jokoan; Berriatuko aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak ez dute ia aukerarik izan, eta une oro izan dira atzetik markagailuan. Helenak hainbat erremate eder egin ditu, eta, atzean, Araik norgehiagoka oso erregularra egin du, oso sendoa. 15-4 amaitu da bigarren jokoa, eta, horrenbestez, Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik jantzi dituzte txapelak; Helenak, horrez gain, puntistarik onenaren saria jaso du.
Markagailuaren bilakaera
1. jokoa: 1-0/2-0/3-0/3-1/3-2/4-2/5-2/6-2/7-2/8-2/ 8-3/9-3/9-4/9-5/10-5/11-5/12-5/13-5/14-5/14-6/14-7/14-8/15-8.
2. jokoa: 1-0/2-0/2-1/3-1/4-1/5-1/5-2/6-2/7-2/8-2/9-2/10-2/10-3/11-3/12-3/13-3/13-4/14-4/15-4.
Aritz Erkiaga, Banakako Serieseko txapeldun
Banakako Series txapelketari dagokionez, Aritz Erkiagak lortu du txapela janztea, gizonezkoen banakako txapelketako 2025eko ekitaldian; izan ere, finalean, Johan Sorozabal 2024ko txapelduna menderatu du. Ispasterrekoa hiru jokotan gailendu zaio Biarritzekoari, 8-12, 12-8 eta 0-5.
Erkiaga gehiago izan da lehenengo jokoan, baina, bigarrenean, Johanek erantzun egokia eman eta hirugarren jokoa behartu du, txapelduna erabakitzeko; hirugarren joko horretan, nolanahi ere, puntista bizkaitarra oso argi nagusitu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.
Ihart-Maia eta Erika-Frida bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute
Lehenengoek hiru jokotan hartu dituzte mendean Maite eta Oaia, eta Helena-Arai bikotea izango dute aurkari finalerdietan, martxoaren 16an. Bigarren partidan, Erikak eta Fridak Lur-Maialen bikotea kanporatu dute bi jokotan irabazita. Elaia eta Eneritz izango dituzte aurkari datorren astelehenean.
Sei bikote arituko dira 2026ko Euskotren Women Winter Seriesen, martxoaren 2tik 23ra bitartean
Maite-Oaia, Ihart-Maia, Erika-Frida, Lur-Maialen, Elaia-Eneritz eta Helena-Arai izango dira txapelketako laugarren ekitaldian, Durangon. Halaber, Ezkurdi Jai Alai Master Seriesen, Erkiaga-Atain, Laduche-Manci, Olharan-Zabala eta Urreisti-Lekerika arituko dira txapelen bila.
Euskotren Winter Seriesen laugarren edizioan final-laurdenetako kanporaketa izango da
Gainera, aurten sei bikote izango dira lehian, aurreko edizioetan lau izan direnean. Txapelketa lau astelehenetan jarraian jokatuko da, martxoaren 2an hasi eta 23an bukatu.
Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.
Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak
Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.
Helena Barrenetxearen tanto ederra!
Durangarrak Euskotren Women Winter Serieseko finala irabazi du Arai Lejardirekin batera, partida biribila eginda. Bi setetan gailendu zaizkie Elaia Gogenola eta Oaia Otañori.