Emakumezkoen Winter Series txapelketa, martxoaren 13ra bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en
Zesta-puntak Euskal Herrian hasitako ziklo berriaren bultzatzaile eta aliatu bilakatu da EITB Taldea, eta gaurtik aurrera emakumezkoen Winter Series txapelketa eskainiko du Durangoko Ezkurdi pilotalekutik. Lau bikote izango dira lehian: Helena-Eneritz, Maite-Maialen, Arakistain-Frida eta Erika-Arai. Hiru jardunaldi jokatuko dira guztira: bi finalerdi, otsailaren 27an eta martxoaren 6an, eta finala, martxoaren 13an.
Bertan parte hartuko duten pilotarien adina nabarmentzekoa da, oso gazteak baitira denak. Zaharrena Eneritz Lizardi mutrikuarra izango da, 18 urtekoa. Gazteenak, berriz, Erika Mugartegi markinarra eta Frida Watkins zumaiarra dira; batak zein besteak 15 urte beteko dituzte aurki. Gainerako bost puntistak (Maite Ortiz de Mendibil, Maialen Aldazabal, Helena Barrenetxea, Arai Lejardi eta Ihart Arakistain) adin tarte horretan daude.
Astelehenetako emanaldietan, emakumezkoen partidaren ondoren, gizonezkoen banakako neurketak izango ditugu ikusgai. Gernikako gizonezkoen Winter Serieseko lau puntista onenen arteko lauko finala jokatuko da: Imanol Lopez (txapelduna), Xabi Barandika (txapeldunordea), Aritz Erkiaga (iazko txapelduna) eta Johan Sorozabal (lehen aldiz parte hartu du txapelketan).
Iñigo Aiestaranek gidatuko du emankizuna, Antton Alberdi aditua lagun duela. Ane Muruamendiarazek egingo ditu elkarrizketak eta jasoko du pilotalekuko giroa, astelehenero, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
TXAPELKETAKO EGUTEGIA
Otsailak 27, astelehena
Maite-Maialen vs Arakistain-Frida (15-12, 15-13)
Barandika vs Johan (15-11, 15-11)
Martxoak 6, astelehena
Erika-Arai vs Helena-Eneritz
Erkiaga vs Lopez
Martxoak 13, astelehena
Finalak
Zure interesekoa izan daiteke
Erika Mugartegi: “Sinetsi ezinda gaude oraindik; ea txapelketa gehiago egiten diren eta nesken zesta gehiago ikusten den”
Erika Mugartegi eta Frida Watkinsekin bildu gara Euskotren Winter Series txapelketa irabazi berritan. Oraindik sinetsi ezinda dauden arren, oso pozik daude lortutakoarekin. Aurtengo txapelketak emakumeen zestak aurreapausoak emateko balio izatea espero dute, hori baita beraien helburu eta nahia.
Arai Lejardik eta Erika Mugartegik egin zituzten finaleko tantorik onenak
Arai Lejardi atzelariaren eta Erika Mugartegiren tanto hauek izan ziren Euskotren Winter Series finaleko tantorik ikusgarrienak. Araik, bi paretaz egin zuen, Erikak, berriz, errebotean bi.
Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta
Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, txapelketako lehen garaipena du.
Erika Mugartegi: “Hirugarren jokora bigarrena galduta iritsi gara; nahiko gaizki, egia esan, baina zerotik hasi gara"
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.
Erikak bere hirugarren txapela lortu du; Fridak, aurrenekoa
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Gainera, Erikak jokalari onenaren saria jaso du EITBren eskutik.
Helena eta Arai txapeldunak finalean izango dira berriro, Ihart-Maia bikotea bi jokotan garaitu ondoren
Lehen joko parekatuan azken txanpan aurrea hartzea eta nagusitzea lortu dute iazko txapeldunek (13-15). Bigarrenean, aldiz, Araik eskuinaz agindu du, eta aise irabazi dute jokoa (6-15).
Arai Lejardi: “Aldeaz hasi gara eta horrek konfiantza ematen dizu”
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Euskotren Winter Serieseko finalean sartu dira Ihar Arakistain eta Maia Goikoetxea bi jokotan garaituta (13-15 eta 6-15). Hortaz, Helena-Arai vs Erika-Frida izango da 2026ko Euskotren Ligako finaleko norgehiagoka.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.