Lau t'erdikoa
2024/09/17 - 19:05
Zubizarreta III.ak eta Larrazabalek jokatuko dute Lau t'erdikoan Baikoren kanporaketa
Partida urriaren 5ean izango da, igande arratsaldean, Zallako Mimetiz pilotalekuan.
2023/11/20 - 23:12
Jokin Altuna: ''Mina erabat joan eta sentsazio oso onak izan arte, ez naiz aterako kantxara''
Amezketarrak laugarren aldiz irabazi du Lau t'erdiko Txapelketa, baina, finala amaitu eta txapela janzteko biharamunean, berretsi du ez duela parte hartuko Binakako Txapelketako lehen partidetan.
2023/11/20 - 16:26
Altuna III.a, laugarren aldiz lau t'erdiko txapeldun
Jokin Altuna urrezko orrialdeak idaztean ari da euskal pilotaren historian. 27 urte dituela, 13 final jokatu ditu dagoeneko amezketarrak, eta zazpi txapel irabazi: horietatik lau, kaiolan.
2023/11/20 - 11:35
Harrera beroa egin diote Altuna txapeldunari Amezketan
Jokin Altunari harrera beroa egin diote bart Amezketan, Peio Etxeberriari finala irabazi ostean. Herrikide ugari bildu zen plazan txapeldunari ongietorria egiteko.
2023/11/19 - 22:01
Finala, Jokin Etxanizen begietatik
Aspeko kirol zuzendariak bi pilotarien azterketa egin du. Peio Etxeberriarekin pena hartu du, txapeldunordeak ez baitu eman txapelketa osoan erakutsitako maila bikaina.
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/19 - 21:49
Peio Etxeberria: ''Pena handia daukat, Jokin merezimendu osoz iritsi da 22ra''
Jokin Altuna da Lau T'erdiko txapeldun berria, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. "Pena handia daukat, Jokin merezimendu osoz iritsi da 22ra", adierazi du Etxeberriak. "Egunean eta orduan jokatu behar da, eta ez dut egin", gaineratu du.
2023/11/19 - 21:21
Jokin Altuna, laugarrenez txapeldun (22-9)
Amezketarra aise gailendu zaio Peio Etxeberria nafarrari Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
2023/11/19 - 21:03
Altuna, Lau t'erdiko podiumaren koska altuenean
Jokin Altunak bereganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela, Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. Txapelketako bigarren postua, beraz, Etxeberriak eskuratu du; hirugarrena, Jon Ander Peñak.
2023/11/19 - 21:00
Jokin Altunak bere laugarren txapela jantzi du, maila kaskarra eman duen Etxeberriari irabazita (22-9)
Amezketakoa neurketa osoan izan da aurretik markagailuan. Nafarra, aldiz, ezinean aritu da, bere lehen final handia jokatzearen presioak gaindituta.
2023/11/19 - 20:52
Altuna: ''Partidua ondo prestatuta ekarri dut, eta oso pozik nago egindakoarekin''
Jokin Altuna oso pozik azaldu da finalean lortutako garaipenarekin. Peio Etxeberriak ez duela egunik onena izan onartu du, baina, hein handi batean, haren akatsak bere merituak ere izan direla gehitu.
2023/11/19 - 20:26
Altunari garaipena eman dion Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Jokin Altunak zabalera bidalitako ezkerkada batekin berganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela. Ikusi hemen nolakoa izan den Altuna eta Etxeberraren arteko azken tantoa.
2023/11/19 - 20:17
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna modu ikusgarrian atera dira pilotalekura
Lau t 'erdiko finalistak Bilboko Bizkaia pilotalekura atera dira, milaka jarraitzaileren aurrean, argi, musika eta txalo artean.
2023/11/19 - 17:00
Altunaren eta Etxeberriaren zaleak Bilboko kaleak betetzen ari dira goizetik
Bizkaia frontoia beteta egongo da final handirako, eta Bilboko kaleetan nabari da hori jada. Altunaren eta Etxeberriaren zaleak batera ari dira Bilboko kaleetan finalerako prestatzen.
2023/11/19 - 10:17
Dena prest Altuna III-Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalerako
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dute, gaur, Bilboko Bizkaia frontoian. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:30etik aurrera.
2023/11/18 - 15:01
Peio Etxeberriaren Lau t'erdiko jokoaren analisia, Mikel Idoateren eskutik
Mikel Idoate EITB Mediako pilota-adituak Peio ETxeberriak Lau t'erdian egiten duen jokoaren xehetasunak eman dizkigu. Zenotzekoaren jokoa aztertzeaz gain, Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren arteko finala nola ikusten duen kontatu digu.
2023/11/17 - 14:46
Jokin Altunaren Lau t'erdiko jokoaren xehetasunak, Abel Barriolaren eskutik
Abel Barriola EITB Mediako pilota-adituak Jokin Altunak Lau t'erdian egiten duen jokoaren xehetasunak eman dizkigu. Amezketakoaren jokoa aztertzeaz gain, Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren arteko finala nola ikusten duen kontatu digu.
2023/11/16 - 15:59
Altuna III.a eta Peio Etxeberria prest dira finalerako
Igandean jokatuko duten final handirako materiala aukeratu dute gaur Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Bilbon. Prest eta gogoz daudela esan dute bi pilotariek.
2023/11/16 - 14:35
P. Etxeberria: ''Egun politak dira hauek, lasai nago, badakit nire jokoa egiten badut 22ra iritsi naitekeela''
Peio Etxeberriak aukeratu du jada Jokin Altunaren aurkako Lau t'erdiko finalerako materiala. Lasai dagoela azpimarratu du, eta bere jokoa eginez gero aukerak izango dituela uste du.
2023/11/16 - 14:21
Altuna: ''Frontoi honetan jokatzeko onak dira pilotak, gogoa daukat finala jokatzeko eta irabaztera nator''
Jokin Altunak pilotak aukeratu ditu Bilboko Bizkaia frontoian azaroaren 19ko Peio Etxeberriaren kontrako Lau t'erdiko finalerako. Gustura agertu da hautatutako materialarekin eta partida jokatzeko gogo handiz dagoela adierazi du.