Lau t'erdikoa
2024/10/14 - 21:56
Elordi nagusitu da Zabalaren kontra, Tolosan (22-7)
Aitor Elordik 22 eta 7 irabazi dio Javi Zabalari Tolosako Beotibar frontoian. Tantoen erdiak sakez egin ditu eta, garaipen honekin, iazko buruz buruko eta binakako txapeldunak Peio Etxeberriaren aurka abiatuko du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka.
2024/10/13 - 22:55
Artolak Ezkurdiari irabazi dio, eta Lau t'erdiko ligaxkan izango da (11-22)
Iñaki Artolak 11-22 irabazi dio Joseba Ezkurdiari, Lekunberrin jokatutako Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetan. Hala, final-laurdenetako A multzoa osatuko du, Jaka, Altuna eta Zubizarretarekin batera.
2024/10/13 - 21:21
Artolak aurrera jarraitzen du Lau t’erdikoan, Ezkurdia menderatuta
Baikoko pilotariak 11-22 garaitu du Ezkurdia Lekunberrin jokatutako final-zortzirenetako norgehiagokan. Partida lehiatua izan da, 10na berdindu arte. Hortik aurrera, Artolak 10 tanto egin ditu jarraian partida bereganatzeko.
2024/10/13 - 20:40
De la Fuentek tanto gogorra irabazi dio Expositori
Tanto gogorra izan da De la Fuentek Hodei Expositori egindako hemeretzigarrena. 16 pilotakada eman dituzte bi pilotariek. Partida parekatuaren ostean, Expositok mendean hartu du De la Fuente (22-20).
2024/10/12 - 22:45
Unai Laso Lau t'erdiko Txapelketako ligaxkako final-laurdenetarako sailkatu da
Unai Lasoren eta Iker Salaberriaren arteko partida parekatuta hasi da, baina laugarren tantotik aurrera, Bizkarretako pilotaria nagusitasun handiz gailendu da (22-4), eta ezin hobeto abiatu du Lau t'erdiko Txapelketa.
2024/10/12 - 21:31
Unai Laso Lau t'erdikoaren ligaxkara igaro da
Laso nagusi izan da hasiera-hasieratik, eta ez dio partidan sartzeko aukerarik ere eman Iker Salaberriari. Lehen atsedenaldi luzerako, 12 eta 4 zihoan aurretik. Bigarren zatian, gidoia ez da aldatu, eta arazorik gabe iritsi da 22. tantora.
2024/10/12 - 15:52
Iraitz Zubizarreta Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkan izango da
Zubizarreta III.ak 14-22 menderatu zuen Mikel Urrutikoetxea Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan, ostiral iluntzean, Agoitzen jokatutako neurketan. Horrenbestez, ataundarra final-laurdenetako ligaxkan izango da aurten.
2024/10/12 - 01:31
Zubizarreta III.ak Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxka jokatuko du, Urrutikoetxea kanporatuta (14-22)
Baikoko pilotarien norgehiagokan, Ataungo pilotaria nagusitu da Agoitzen jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan, eta txapelketako ligaxka jokatuko du. Urrutikoetxea, aldiz, txapelketatik kanpo geratu da.
2024/10/11 - 17:11
12 pilotari nor baino nor gehiago arituko dira gaur hasiko den Lau t'erdiko Txapelketan
Kaiolako lehia gaur hasiko da, eta final handia azaroaren 24an jokatuko da, Bilbon, Bizkaia frontoian. 12 pilotari nor baino nor gehiago arituko dira. Guztien artean txapela janzteko faborito nagusia Jokin Altuna da. Halere, pilota biribila da eta aurkariak ere gogor datoz.
2024/10/11 - 15:41
Iñaki Artola Lau t'erdiko Txapelketan izango da, giharretako lesioa gainditu baitu
Alegiako aurrelariak ostiral honetan frontoian proba egin ostean erabaki du jokatzeko moduan dagoela. Urriaren 13an jantziko ditu praka zuriak Joseba Ezkurdiaren kontrako partidan.
2024/10/09 - 16:44
Laso-Salaberria eta Elordi-Zabala partidetarako materiala aukeratu dute pilotariek
Laso eta Salaberria nor baino nor gehiago ariko dira urriaren 12an Bizkaia frontoian, Lau t'erdiko final-zortzirenetan; horrez gain, urriaren 14an, Beotibarren lehiatuko dira Elordi eta Zabala. Protaginistek materiala hautatu dute.
2024/10/08 - 17:22
Urrutikoetxeak, Zubizarretak, Ezkurdiak eta Artolak Lau t'erdiko final-zortzirenetarako materiala hautatu dute
Urrutikoetxeak eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute txapelketako lehen partida ostiralean; larunbatean, berriz, Ezkurdia eta Artolaren txanda izango da, nahiz eta Artolak azken unera arte ez duen erabakiko jokatzeko moduan egongo den ala ez.
2024/10/08 - 16:52
Artola: ''Sentsazio gero eta hobeak ditut, ostegunean fisiora noa eta ostiralean erabakiko dut jokatu ala ez''
Iñaki Artolak Joseba Ezkurdiaren kontra jokatu behar du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietako partida, urriaren 13an, Lekunberrin. Hala ere, Alegiakoaren parte hartzea zalantzan dago, min hartuta dagoelako. EITB Mediari esan dionez, baikorra da, baina urriaren 11n hartuko du erabakia.
2024/10/08 - 12:41
Lau t'erdiko Txapelketa, urriaren 11tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en
2024ko Lau t'erdikoa urriaren 11n hasiko da. Dena prest dago txapelketari ekiteko. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte partidak. Ikuskizuna telebistan zein webgunean gozatezeko aukera izango duzu ostiral honetatik aurrera.
2024/10/07 - 18:44
Artolak hobera egin du eta aste amaieran erabakiko du Lau t'erdian jokatuko duen ala ez
Alegiako aurrelariak fisioterapia tratamenduarekin jarraitzen du eta aste amaieran Lau t'erdiko Txapelketan parte hartzeko erabakia hartuko du.
2024/10/05 - 22:10
Zubizarreta III.a Larrazabali gailendu zaio, eta Lau t'erdiko Txapelketa jokatzeko sailkatu da
Iraitz Zubizarretak 22-19 irabazi dio Iker Larrazabali, eta Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa jokatzeko txartela lortu du Baikoren adarreko aurre-kanporaketan. Asperen adarrekoan, Salaberriak 16-22 garaitu du Dario.
2024/10/03 - 12:59
Dariok Lau t'erdiko Txapelketako atariko kanporaketa jokatuko duela baieztatu du
Errioxako pilotariaren parte-hartzea zalantzan egon da. Ezkaraikoak eskuak minduta zituen, eta ez zekien Salaberriaren kontrako Asperen atariko kanporaketa jokatu ahalko zuen ala ez. Azkenean, jokatzea erabaki du.
2024/10/02 - 17:11
Lau t'erdiko Serie B txapelketa urriaren 11n hasiko da
Final zortzirenetan, Exposito-De La Fuente, Mata-Senar eta Eskiroz-Alberdi partidak jokatuko dira. Finala azaroaren 16an izango da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Aurkezpena asteazken honetan egin dute, Bilbon.
2024/10/01 - 17:08
Urriaren 11n hasiko da lau t'erdiko pilota txapelketa
Final-laurdenetako ligaxkako lehen partida urriaren 18an izango da, Azkoitian. Finala, berriz, azaroaren 24ean jokatuko dute, Bilbon.
2024/10/01 - 15:24
Lau t'erdiko Txapelketa urriaren 11n hasi eta azaroaren 24an bukatuko da
Unai Laso txapela lortzeko lehian egongo da, iaz baja izan ostean. Jokin Altuna titulua berriz lortzen saiatuko da. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Baikoko pilotariak azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko.