Lau t'erdikoa
2023/11/15 - 15:45
Dena prest dute Ultzaman, igandean Peio Etxeberria animatzeko
Peio Etxeberriaren lagunak prestaketa lanetan ari dira igandeko finalean indarrez animatzeko. Peiok lortutakoa nola bizi duten kontatu dute bideo honetan.
2023/11/14 - 15:45
Peio Etxeberria: ''Duela hiru urte ez, baina orain prest nago partida polit hau jokatzeko''
Lau t'erdiko finalaren atariko egunak nola pasatzen dituen kontatu digu Peio Etxeberriak. Pilotaria ez ezik, abeltzaina ere bada. Kirol-arloari dagokionez, finala jokatzeko prest sentitzen dela kontatu digu.
2023/11/13 - 15:45
Jokin Altuna: ''Polita izango litzateke etxera laugarren txapelarekin bueltatzea''
Jokin Altunak igandeko Lau t'erdiko finala nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. 2016an jokatu zuen lehen finala, eta zortzigarrenari aurre egin beharko dio igandean, Peio Etxeberria aurrean duela.
2023/11/12 - 21:34
Jon Ander Peñak lortu du Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren postua
Tolosako aurrelariak mendean hartu du Erik Jaka Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatutako kontsolazio finalean.
2023/11/12 - 20:46
Peña II.ak Jakaren aurkako garaipenean (19-22) lortutako azken tantoa
Jon Ander Peñak hirugarren postuan amaitu du Lau t'erdiko Txapelketa. Peña II.ak mendean hartu du Erik Jaka, 19-22ko emaitzarekin, 3. eta 4. postuak zehazteko partidan. Norgehiagokako azken tantoa bideoan duzu ikusgai.
2023/11/12 - 20:45
Jon Ander Peñak Lau t’erdiko hirugarren postua eskuratu du, Jakari irabazita (22-19)
Partida berdinduta joan da lehen tantoetan, baina Peñak zuloa egin du markagailuan 10-17 aurreratuta. Jakak ez du amore eman, eta 19na jartzea lortu du, baina urdina nagusitu da azkenean.
2023/11/12 - 00:01
Iraitz Zubizarreta, Promozioko Lau t'erdikoaren txapeldun berria
Ataundarrak 21-22 menderatu du Julen Egiguren larunbatean jokatutako finalean, Tolosan. Partida ikusgarria izan da. Zubizarretak lehen aldiz eskuratu du txapela profesionaletan.
2023/11/11 - 20:41
Iraitz Zubizarretak irabazi du Promozioko Lau t'erdikoa: finaleko azken tantoa, adierazpenak eta txapela
Ataundar pilotariak 22-21 menderatu du Julen Egiguren, Tolosako Beotibarren jokatutako finalean. Emozio handiko partida izan da, eta azken tantoa, ikusgarria.
2023/11/08 - 17:23
Jakak eta Peña II.ak Lau t'erdiko 3. eta 4. postua jokatuko dituzte igandean
Bi pilotariek asteazken honetan aukeratu dute igandeko neurketarako materiala. Garrantzitsuena finala izango dela azpimarratu dute, Altunari eta Etxeberriari zorte ona opa diete ordurako.
2023/11/07 - 17:30
Julen Egigurenek eta Iraitz Zubizarretak Promozio mailako finalerako materoiala hautatu dute
Bi pilotariek elkar oso ondo ezagutzen dute, hainbat aldiz neurtu baitituzte indarrak frontoietan. Batak eso besteak irabazi, garailearentzat bere lehenengo txapela izango da.
2023/11/06 - 22:15
Zer gertatu da orain arte Altunak eta Etxeberriak lau t'erdian jokatutako partidetan?
Jokin Altuna eta Peio Etxeberria dira 2023ko Lau t'erdikoaren finaleko protagonistak. Zenbakiak, nafarraren alde daude kaiolan bien artean izandako neurketetan.
2023/11/06 - 17:41
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna izan dira nagusi asteburuan jokatutako finalerdietan
Gipuzkoarra eta nafarra izango dira azaroaren 19an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den final handiko bi protagonistak.
2023/11/06 - 17:30
Final oso gogor eta polita espero dute Jokin Altunak eta Peio Etxebarriak
Hilaren 19an Bizkaia pilotalekuan kaiolako finala jokatuko duten bi pilotariak Tuteran izan dira Aspeko gainontzeko pilotariekin batera, udan San Fermin eta San Mateoko desafioetan lortutako garaipenaen sari gisa eman dizkieten 2.100 botila olioak jasotzeko.
2023/11/05 - 21:39
Jokin Altuna izango da Peio Etxeberriaren aurkaria 2023ko Lau t'erdiko Txapelketako final handian (21-22)
Altuna Erik Jakari gailendu zaio Eibarko Astelenan jokatutako finalerdi eroan. Amezketakoak kaiolako bere zortzigarren finala jokatuko du hilaren 19an, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.
2023/11/05 - 21:37
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da
Amezketarra 22 eta 21 gailendu da Erik Jakaren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalerdian. Markagailua boladaka joan da, eta 21-21 berdindu ostean, Jokin Altunak lortu du garaipena.
2023/11/05 - 20:49
Jaka vs Altuna III.a (21-22) Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiko azken tantoa
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da, finalerdietan Erik Jakari 21-22 irabazita. Bideoan duzu ikusgai norgehiagokako azken tantoa.
2023/11/04 - 22:00
Peio Etxeberria, Lau t'erdiko Txapelketako finalera
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finalerako txartela lortu du, finalerdian Jon Ander Peña mendean hartuta, 15-22ko emaitzarekin.
2023/11/04 - 21:09
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, Jon Ander Peña finalerdietan garaituta (22-15)
Partida parekatua izan da hasieran, baina lehenengo atsedenaldi luzearen ostean (10-12) nafarra zuloa egiten hasi da markagailuan, eta 7 tantoko aldearekin nagusitu da azkenean. Finala hilaren 19an jokatuko du, Jaka-Altua finalerdiko garailearen aurka.
2023/11/04 - 21:03
Peio Etxeberriari Lau t'erdiko finalerako txartela eman dion azken tantoa
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, lehen finalerdian Jon Ander Peña mendean hartu baitu, 15-22ko emaitzarekin. Bideoan duzu ikusgai partidako azken tantoa.
2023/11/04 - 11:04
Unai Alberdi: ''Hainbat opari egin ditut garesti ateratzen direnak''
22-19 emaitzarekin gainditu du Zubizarreta III.ak Alberdi II.a Amasa-Villabonan jokatutako finalerdian; beraz, Azpeitiko pilotaria ez da izango Promozioko Lau t'erdikoaren finalean. "Ondo sentitu naiz, baina hainbat opari egin ditut partidan garesti ateratzen direnak", adierazi du Alberdik.