Lau t'erdikoa
2025/10/11 - 23:06
Altunak Peña garaitu du A multzoko lehen partidan (22-13)
Altunak 22-13 garaitu du Peña Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako A multzoko lehen partidan.
2025/10/11 - 01:35
Ezkurdiaren beteranotasunak Larrazabal gainditu du (22-19)
Ezkurdiak eta Larrazabalek partida bizia jokatu dute Azkoitian, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Azkenean, Arbizuko pilotaria nagusitu da 22-19ko emaitzarekin.
2025/10/05 - 23:10
Larrazabalek bereganatu du 4 t'erdikoko azken txartela (15-22)
Larrazabalek 15-22 menderatu du Zubizarreta III.a 4 t'erdikoko final-zortzirenetako azken partidan. Hala, B multzoan arituko da, Jaka, Etxeberria eta Ezkurdia aurkari izango dituelarik.
2025/10/04 - 23:03
Zabala, 4 t'erdiko final-laurdenetara Dario garaituta (19-22)
Zabalak 4 t'erdiko final-laurdenetarako txartela lortu du Dario 19-22 menderatuta. Hasieran erraz irabaziko zuela zirudien, baina azkenean asko borrokatu behar izan du garaipena lortzeko.
2025/10/04 - 01:58
Ezkurdiak aurrera egin du 4 t'erdikoan, Elordi kanporatuta (22-17)
Ezkurdia 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan izango da, final-zortzirenetan Elordi 22-17 garaituta. Iaz lehiaketatik kanpo geratu zen, baina oraingoan bertan sartzea lortu du.
2025/09/29 - 17:52
Hamabi pilotari lehiatuko dira 2025eko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final handia azaroaren 16an jokatuko dute. Unai Lasok, 2024ko txapelduna bera, ezingo du parte hartu aurtengo ekitaldian, oraindik ez baita erabat osatu belaunean egin zioten ebakuntza eta gero.
2025/09/29 - 17:03
Zenbait berrikuntza eta 12 pilotari lehian, aurtengo Lau t'erdiko txapelketan
Ostiral honetan ipiniko da martxan aurtengo Lau t'erdiko pilota txapelketa. Hamabi pilotari lehiatuko dira Lasoren lekukoa hartzeko bidean. Berrikuntza batzuk ere izango dira: sakea lau t'erditik egin beharko dute, eta material-hautaketa partidaren egunean bertan egingo dute.
2025/09/24 - 21:33
Unai Lasok ez du 2025eko Lau t'erdiko Txapelketan jokatuko
Bizkarretako aurrelaria eskuin belaunean egin zioten ebakuntzaren ostean osatzen dabil orandik, eta bilakaera "ona" ari da izaten, baina, Baikok iragarri duenez, "belauna ez du, oraindik, lehiaketzeko moduan".
2025/06/15 - 21:06
Jokin Altuna: ''Pilotariek badugu indarra, denon artean hitz egin beharko da''
Inaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialak aditzera emandakoaren arabera, aurrerantzean, lau t'erdiko partida guztietan sakean lau t'erditik atzera egin beharko da bote.
2025/06/15 - 20:57
I. Errandonea: ''Aurrerantzean, lau t'erdiko partidetan, sakeak botea lau t'erditik atzera egin beharko du''
Aspeko zuzendari komertzialak Larrabetzun jokatutako pilota jaialdian eman du erabakiaren berri, Euskal Telebistak zuzenean egindako emanaldian.
2024/11/25 - 22:24
Unai Laso, Lau t'erdiko txapeldunaren biharamun gozoa
Unai Lasok Lau t'erdiko txapelketa irabazi osteko biharamuna nolakoa izan den azaldu dio EITB Mediari. Final oste oso polita bizi izan duela adierazi du, baina nabarmendu nahi izan du momentu txarrak pasa zituela partidan zehar.
2024/11/25 - 15:44
Lasoren emozioa, finala irabazi ostean
Lau t'erdiko txapeldun berria da Unai Laso nafarra, Peio Etxeberriari finalean 22-19 irabazita. Partida gogorra jokatu zuten, eta zeharo hunkitu zuten lagunen eta familiaren hitzek.
2024/11/25 - 12:02
Mariezkurrenaren aholkuak eta animoak Lasori, Lau t'erdiko finaleko une garrantzitsu eta erabakigarrienetan
Unai Laso da 2024ko Lau t'erdiko txapelduna. Lasok 22-19 irabazi dio finala Peio Etxeberriari eta txapela jantzi du. Partida gogorra izan da, momentu askotan Laso atzetik ibili da markagailuan, eta une horietan Jon Mariezkurrena botileroaren aholkuak erabakigarriak izan dira.
2024/11/25 - 11:10
Familiak eta lagunek harrera beroa egin diote Laso txapeldunari
Peio Etxeberriari Lau T'erdiko finala irabazi ostean, etxera iritsitakoan, harrera berezia egin zioten Unai Laso txapeldunari. Familiarekin eta lagunekin ospatu zuen garaipena.
2024/11/24 - 23:46
2024ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 11tik azaroaren 24ra jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2024/11/24 - 23:26
Giro bikaina izan da Bizkaia frontoian, bi nafarren arteko finalean
Bilboko pilotalekuko harmailak jendez lepo izan dira, eta Nafarroako hainbat eta hainbat zalek ikusi dute bertan Unai Lasoren eta Peio Etxeberriaren arteko final handia.
2024/11/24 - 23:23
Unai Lasok aurrenekoz irabazi du Lau t'erdikoa, finalean Peio Etxeberria mendean hartuta (22-19)
Bizkaia frontoian jokatutako finala bizi-bizia izan da. Peio Etxeberriak aurrea hartu du partidako lehen zatian, baina bigarrenean, Unai Laso indartsuago aritu da.
2024/11/24 - 22:30
Xabier Euzkitzek Barriolaren erronka bete eta bertsoa bota du
Abel Barriola hurbildu da gehien Lau t'erdiko finaleko bere pronostikoarekin emaitzara. Irabaziz gero, bertso bat botatzeko erronka jarri zion Euzkitzeri, eta honek bete egin du.
2024/11/24 - 22:21
Unai Laso, 2024ko Lau t'erdiko txapeldun finalean Peio Etxeberria 22-19 mendean hartuta
Bizkarretako pilotariak, 2022ko Buruz Buruko txapelduna, lehen aldiz jantzi du Lau t'erdikoaren txapela, 27 urte dituela.
2024/11/24 - 22:07
Unai Laso txapeldunak Lau t'erdiko finaleko pilota bat sinatu du, eta Instagramen zozkatuko dugu!
Adi, astelehenean, EITB Kirolakek Instagramen duen kontuari (kirolak_eitb); izan ere, Unai Laso txapeldunak sinatutako Lau t'erdiko finalaren pilota bat zozkatuko dugu bertan. Irakurri bertan utziko ditugun jarraibideak!