Lau t'erdikoa
2024/11/24 - 21:56
Unai Lasoren pisukideak ezustekoa eman dio txapeldunari ETBren setean
Unai Laso txapeldunak Aitor Alduntzin lagun eta pisukidearen ezusteko bisita izan du ETBko setean elkarrizketa egiten ari zenean.
2024/11/24 - 21:52
Lasoren gurasoak, hunkituta eta semeaz harro
Lasoren ama eta aita pozik eta hunkituta azaldu dira semeak Lau t'erdiko finala irabazi ondoren. Hori lortzeko egin duen lan guztia nabarmendu, eta merezitako txapela dela esan dute.
2024/11/24 - 21:19
P. Etxeberria: ''Unaik merezimendu osoz irabazi dit''
Unai Lasok irabazi du 2024ko Lau t'erdiko txapela. Bizkarretako pilotariak 22-19 menderatu du Peio Etxeberria igandean Bilbon jokatutako finalean.
2024/11/24 - 21:18
Idoatek eta Barriolak Lasok irabazitako Lau t'erdiko finala aztertu dute
Mikel Idoate eta Abel Barriola pilotari ohiek Unai Lasok eta Peio Etxeberriak jokatutako Lau t'erdiko finala aztertu dute. Partida ona eta gogorra izan da, bien ustez.
2024/11/24 - 21:11
Unai Lasoren azken tantoa, ospakizuna eta txapela
Baikoko pilotariak izugarrizko poza agertu du Lau t'erdiko finalean, asko sufrituta, Peio Etxeberria mendean hartuta.
2024/11/24 - 21:05
Laso: ''Partidan zehar, mamuak agertu zaizkit, baina segi egin dut, eta azkenean irabazi''
Unai Lasok 22-19 irabazi dio Peio Etxeberriari Lau t'erdiko finalean, eta bere lehen txapela eskuratu du txapelketan. Hunkituta azaldu da Baikoko pilotaria, eta gaizki hasi arren irabazi arte aurrera jarraitzen jakin duela adierazi du.
2024/11/24 - 11:50
Laso eta Etxeberria, aurrez aurre Lau t'erdiko lehen txapelaren bila
Final bana jokatu dute aurretik txapelketa honetan (Lasok 2021ean eta Etxeberriak iaz), eta borrero bera izan zuten biek: Jokin Altuna (9 urtean lehen aldiz ez da finalean izango).
2024/11/24 - 11:47
Unai Laso eta Peio Etxeberria, nor baino nor gehiago Lau t'erdiko finalean
Nafarren arteko finala izango du 2024ko Lau t'erdiko Txapelketak. Bata zein bestea gailendu, lehen txapela izango da irabazlearentzat.
2024/11/22 - 15:32
Peio Etxeberria: ''Umetatik jokatu dut Unai Lasorekin, eta beti izan du nik baino maila hobea''
Peio Etxeberria elkarrizketatu dugu, Unai Lasoren aurka igandean jokatuko duen Lau T'erdiko Txapelketako final handiaren atarian.
2024/11/21 - 15:07
Unai Laso: ''Eskubiz nire burua nabarmentzen saiatzen naiz''
Unai Lasok igandean Peio Etxeberriaren kontra jokatuko duen finalaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Sakean egindako hobekuntza nabarmendu du, besteak beste.
2024/11/20 - 14:33
Laso eta Etxeberria gustura, igandeko finalerako aukeratutako materialarekin
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak igandean jokatuko duten finalerako materiala aukeratu dute. Pozik agertu dira, eta partidari begira nola sentitzen diren kontatu dute.
2024/11/18 - 15:30
Aimar Olaizola: ''Final irekia ikusten dut, Laso eta Etxeberria bi pilotari handi dira''
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendaria da, eta Lau T'erdikoan txapel gehien dituen pilotaria da, zazpi ditu eta. Laso Baikokoa da, eta Aimarrek hark irabaztea nahi du, baina finala gogorra eta lehiatua izango dela aurreikusten du.
2024/11/17 - 22:36
Elordik eskuratu du Lau T’erdiko txapelketako hirugarren postua, Jaka menderatuta (9-22)
Jokin Altunak ezin izan du partida jokatu lesioagatik, eta Elordik hartu du bere tokia. Hala, jaun eta jabe izan da hasieratik, eta aise nagusitu zaio Jakari.
2024/11/17 - 16:33
Bakaikoa: ''Txapela eguneroko lanaren fruitua da''
Joanes Bakaikoak pozarren ospatu zuen garaipena Labriten. Biharamun gozoan, txapeldunak tartetxo bat hartu du EITB Mediarekin hitz egiteko.
2024/11/17 - 16:26
Nork irabaziko du Lau t’erdikoa: Lasok ala Etxeberriak?
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko finala jokatuko dute igandean. Aurretik, asteburu honetan, Bakaikoak irabazi du B serieko finala, Labriten. Harmailetan galdezka aritu ginen finalerako zer aurreikuspen dagoen jakiteko.
2024/11/17 - 13:18
Jokin Altunak ez du 3. eta 4. posturako partida jokatuko, ukondoan duen lesioa baten ondorioz
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2024/11/16 - 21:46
Joanes Bakaikoa, Bigarren Mailako Lau t'erdiko txapeldun (22-16)
Nafarrak Iker Larrazabal arabarra garaitu du Labriten jokatutako finalean, bere ibilbideko bosgarren txapela irabazteko; hirugarrena, Lau t'erdikoan.
2024/11/12 - 15:49
Altunak eta Jakak Lau t'erdiko txapelketako 3. eta 4. posturako partidarako pilotak aukeratu dituzte
Jokin Altunak eta Erik Jakak Lau t'erdiko txapeketako 3. eta 4. postuetan sailkatzeko partida jokatuko dute azaroaren 17an, Zumarragan. Hantxe hautatu dute hitzordurako materiala. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute.
2024/11/12 - 13:28
Bakaikoa eta Larrazabal ''gustura'' daude finalerako materialarekin, eta prest dira txapela lortzeko lehiarako
Joanes Bakaikoak eta Iker Larrazabalek B Serieko Lau t'erdiko finalerako materiala hautatu dute Labrit pilotalekuan, azaroaren 16an finala jokatuko den frontoian. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute finalari buruz.
2024/11/11 - 15:52
Unai Laso balentria handia lortuta sartu da finalean
Unai Lasok 14-22 gainditu du Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du azaroaren 24ko finala.