Lau t'erdikoa
2021/10/19 - 16:15
Asteburuan, final-laurdenetako azken jardunaldia
Asteburu honetan Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia jokatu da.
2021/10/19 - 01:30
Lasok mendean hartu du Jaka eta finalerdietarako txartela izango du jokoan Urrutikoetxearen aurka
Unai Lasok garaipena lortu du Erik Jakaren aurka (8-22) Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partidan. Jaka aurrera egiteko aukera gabe geratu da. Lasoren eta Urrutikoetxearen arteko lehia irabazten duenak lortuko du finalerdietarako sailkapena.
2021/10/18 - 17:02
Erik Jakak eta Unai Lasok neurtuko dituzte indarrak Beotibarren
Lau t' erdikoaren final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur. 22:30ean emango da partida EITBn.
2021/10/17 - 23:00
Elordi aukera barik geratu da Bengoetxearekin galduta (22-15)
Partida gogorra jokatu dute bi pilotariek Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Emaitza horri esker, Peio Etxeberria finalerdietan da dagoeneko.
2021/10/16 - 22:15
Ezkurdiak bigarren puntua lortu du Labriten (15-22)
Joseba Ezkurdiak Mikel Urrutikoetxea gainditu du Iruñeko Labrit pilotalekuan eta pauso garrantzitsua eman du fina-laurdenetako ligaxkan.
2021/10/16 - 21:47
Peio Etxeberriaren garaipen handia Jokin Altunaren kontra (22-18)
Zenotzen jaiotako pilotariak Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkaren bigarren puntua erdietsi du Bergaran neurketa bikaina jokatuta.
2021/10/16 - 21:23
Jokin Altunak Peio Etxeberriaren aurka egindako tanto ederra
Lau t'erdiko egungo txapeldunak bere maila erakutsi du markagailuan 12 eta 9koa ezarri duen tantoan.
2021/10/15 - 17:55
Bengoetxea eta Elordi gustura, Bilboko pilotalekuko zoru berriarekin
Kantxako zorua leundu eta hormak margotu dituzte. Bi pilotariek bertan jokatuko dute igandean final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida.
2021/10/14 - 17:12
Erik Jakak eta Unai Lasok asteleheneko partidarako materiala aukeratu dute
Final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia itxiko duen partida jokatuko dute bi pilotariek Tolosan, eta helburu berarekin: ligaxkako lehen garaipena lortzea.
2021/10/14 - 17:05
''Pilota lasaiegiak'', Altuna vs. Etxeberria partidarako
Egungo txapeldunak eta Peio Etxeberriak Bergaran larunbatean jokatuko duten final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldirako pilotak bereizi dituzte.
2021/10/13 - 16:38
Ikuskizun bikaina final-laurdenetako lehen jardunaldian
Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia amaitu da, eta zaleek ikuskizun bikainaz gozatu ahal izan dute. Ezkurdiak, Urrutikoetxeak, Altunak eta Etxeberriak garaipenak lortu dituzte.
2021/10/13 - 13:59
Altuna, Peio Etxeberria, Ezkurdia eta Urrutikoetxearen garaipenak ligaxkako lehen jardunaldian
A multzoko liderra da Peio Etxeberria, Bengoetxea VI.a mendean hartu ostean, eta Altuna garaile atera da Elordiren aurkako partidan. B multzoan, Ezkurdia da lehen postuan, Lasori irabazi ostean, eta Urrutikoetxeak garaipena lortu du Jakaren aurka.
2021/10/12 - 22:28
Urrutikoetxeak lehen puntua lortu du Jakaren kontra (21-18)
Mikel Urrutikoetxea 21 eta 5 jarri da aurretik, garaipena hatz puntekin ukitzeko moduan, baina Erik Jakak tantoak bata bestearen atzetik egiten hasi da, 13 lortu ditu erreskadan eta 21 eta 18ra gerturatu da. Halere, azken sakean kale egin du.
2021/10/12 - 21:37
Urrutikoetxea - Jaka, laburpena
Mikel Urrutikoetxea 21-5 irabazten jarri da partida bikaina egin eta gero, baina Erik Jakak 13 tanto jarraian egin ditu. Azkenean 22-18 amaitu da neurketa.
2021/10/10 - 21:51
Altunak bere lehen puntua irabazi du Eibarren (22-17)
Jokin Altunak eta Aitor Elordik Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan neurtu dituzte indarrak. Altunak irabazi du, baina ondo kostata.
2021/10/09 - 22:56
Peio Etxeberriak Bengoetxea gainditu du (8-22)
Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldian Peio Etxeberria Balmasedan nagusitu zaio Oinatz Bengoetxeari.
2021/10/09 - 16:35
Joseba Ezkurdiak bikain hasi du Lau t'erdiko ibilbidea (22-9)
Arbizuko pilotaria uste aise gailendu zaio Unai Lasori, final-laurdenetako ligaxkako lehen partidan.
2021/10/08 - 16:45
Ezkurdia vs. Laso, final-laurdenetako ligaxka abiatuko duen partida
Joseba Ezkurdiak hirugarren txapela irabazi nahi du aurten, 2018an eta 2019n txapeldun izan ostean. Partida, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:05etik aurrera.
2021/10/07 - 22:52
Altuna, Lau t'erdikoari aurre egiteko gertu
Jokin Altunak asteburu honetan ekingo dio 2021eko Lau t'erdiko txapelketari. 2020ko txapeldunak Aitor Elordi izango du aurrez aurre final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldian, Eibarren.
2021/10/06 - 19:45
Urrutikoetxea eta Jaka, lehen aldiz elkarren kontra kaiolan
Mikel Urrutikoetxea eta Erik Jaka elkarren aurka izango dira urriaren 12an, Tolosan, Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldian. Lehenbiziko aldia izango da elkarren aurka arituko direna distantzia horretan.