Lau t'erdikoa
2021/10/30 - 21:10
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak jokatuko finalerdiko tantorik onena
Markagailura 19 eta 8koa igo duen tantoak ondo laburbiltzen du Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian gertatutakoa.
2021/10/30 - 21:05
Unai Laso, Lau t’erdiko finalera (22-8)
Bizkarretako pilotariak Peio Etxeberria gainditu du (22-8), eta distantzia horretako lehen finala jokatuko du Jokin Altunaren edo Joseba Ezkurdiaren aurka.
2021/10/30 - 13:26
Etxeberria vs Laso, bi nafar kaiolako euren lehen finalaren bila
Peio Etxeberriak eta Unai Lasok 2021eko Lau t'erdiko txapelketaren aurreneko finalerdia jokatuko dute gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2021/10/29 - 15:45
Bengoetxeak nagusitasunez irabazi dio Retegi Biri (22-8)
Julen Retegik baino hobeto jokatu du Oinatz Bengoetxeak. Retegi matematikoki kanporatuta dago txapelketatik. Olaizola II.a, aldiz, sailkatuta.
2021/10/29 - 15:43
Bengoetxea eta Ezkurdia prest partida erabakigarria jokatzeko
Ezkurdiaren pilotak bote gehitxo hartuko ez ote duten baina gaur konforme agertu dira biak. Aimarren kontra jasandako porrota gaindituta Arbizukoak finalerdietan egoteko itxaropena du.
2021/10/29 - 15:41
Altuna jipoitu eta finalaurrekoetan sartu da Bengoetxea VI.a (22-7)
Leitzarra jaun eta jabe izan da partidako lehen tantotik eta Altunak ez du lortu aurkariaren erritmoari eustea.
2021/10/28 - 17:09
Altuna eta Ezkurdia, finalean sartzeko lehian
Bi pilotariek igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko duten finalerdirako materiala bereizi dute.
2021/10/28 - 12:17
Urrutikoetxea, finalera Bengoetxeari irabazi ostean
Mikel Urrutikoetxeak 22-18 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Labriten jokatu duten Lau t'erdiko txapelketako finalerdia. Ondorioz, Zaratamoko pilotariak finalerako txartela lortu du.
2021/10/28 - 12:16
Urrutikoetxeak Lau T'erdiko finala jokatuko du, Bengoetxea kanporatuta
Leitzakoak ezin izan du pilotari gaztearekin Labriten. Partida gogorra eta berdinduaizan da, hamar berdinketarekin. Olaizola II.a edo Martinez de Irujoren aurka arituko da Urruti.
2021/10/27 - 16:57
Lasok eta Peio Etxeberriak pilotak hautatu dituzte larunbateko finalerdirako
Unai Laso eta Peio Etxeberria nafar gazteek lehendabiziko aldiz jokatuko dituzte Lau t'erdiko finalerdiak. Larunbatean izango dira aurrez aurre, Labriten. Asteazken honetan neurketa horretarako pilota aukeraketa egin dute.
2021/10/26 - 17:06
Tolosako Beotibar, jendez gainezka ligaxkako azken partidan
Jokin Altunak lortu zuen finalerdietarako azken txartela Oinatz Bengoetxea irabazita.
2021/10/26 - 01:00
Altunak finalerdietarako txartela lortu du Bengoetxea mendean hartuta
Jokin Altunak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Joseba Ezkurdiaren aurka, final-laurdenetako ligaxkako 3. eta azken jardunaldian garaipena lortu baitu Oinatz Bengoetxearen aurka (22-7).
2021/10/25 - 22:48
Laso - Peio Etxeberria eta Altuna - Ezkurdia, Lau t'erdiko finalerdietako partidak
Unai Laso eta Peio Etxeberria urriaren 30ean (larunbata) ariko dira nor baino finalerako txartelaren bila Labriten. Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak Ogetan jokatuko dute.
2021/10/24 - 22:23
Ezkurdiak Jaka garaitu du, eta ligaxkako hiru partidak irabazita igaroko da finalerdietara (22-20)
Joseba Ezkurdia Lau t'erdiko ligaxkako hiru partidetan nagusitu da, eta Atuna edo Bengoetxea izango du aurrez aurre finalerdian. Jakak, berriz, hiru partidak galduta esan dio agur txapelketari.
2021/10/23 - 23:05
Elordik P.Etxeberria garaitu du ligaxkako hirugarren jardunaldian (22-15)
Aitor Elordik eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko ligaxkako hirugarren neurketa jokatu dute, dagoeneko jokoan ezer ez zutela. Elordik ligaxkako lehen garaipena erdietsi du, finalerdietan egongo den Etxeberriaren aurrean (22-15)
2021/10/23 - 14:31
Unai Laso Peio Etxeberriaren aurka arituko da finalerdietan
Una Laso Lau t'erdiko txapelketaren finalerdietara sailkatu da, Urrutikoetxeari Zallan 22 eta 13 irabazi ondoren. Hasiera orekatua izan zuen lehiak, baina gero nafarra gailendu zen.
2021/10/23 - 12:32
Unai Laso finalerdietan da
Zallako pilotalekuan Mikel Urrutikoetxea gainditu zuen Lasok (22-13) eta Lau t'erdiko txapelketako finalerdiak jokatzeko txartela erdietsi zuen.
2021/10/22 - 19:22
Urrutikoetxea vs Laso, aurrez aurre neurketa erabakigarrian
Urrutikoetxeak eta Lasok partida erabakigarria jokatuko dute gaur, Zallan. Irabazlea, Lau t'erdiko finalerdira sailkatuko da. Galtzaileak, agur esango dio txapelketari. Partida zuzenean ikusi ahal izango ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.
2021/10/21 - 18:07
Altuna edo Bengoetxea, bietako batek egingo du aurrera Lau t'erdiko Txapelketan
Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian neurtuko dituzte indarrak, urriaren 25ean Tolosan. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
2021/10/20 - 18:03
Urrutikoetxea eta Laso, Lau t'erdiko finalerdietarako txartelaren bila
Mikel Urrutikoetxeak eta Unai Lasok Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute ostiralean. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan. Asteazken honetan materiala aukeratu dute.