Lau t'erdikoa
2021/10/05 - 23:44
Ezkurdiak eta Lasok ostiralerako pilota hautaketa egin dute
Ostiralean, Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxka abiatuko da Altsasun. Joseba Ezkurdiak eta Unai Lasok jokatuko dute elkarren kontra bertan. Ezkurdiak pisua jaitsi du eta oso ondo helduko da lehiara. Lasok sari moduan hartu du ligaxkan aritzea.
2021/10/04 - 23:19
Peio Etxeberriak Danel Elezkano kanporatu du, eta final-laurdenetara sailkatu da (20-22)
Peio Etxeberria nafarra izango da Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako koadroa osatuko duen azken pilotaria, astelehen honetan Tolosako Beotibar frontoian jokatu den final-zortzirenetako partidan Danel Elezkano 20-22 mendean hartu baitu.
2021/10/04 - 21:19
Peio Etxeberriak osatuko du Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Pilotari nafarrak Danel Elezkanoren aurka Tolosan jokatu duen final-zortzirenetako azken kanporaketa gainditu du (22-20).
2021/10/04 - 17:40
Ligaxkarako azken txartela jokoan gaur Tolosan
Elezkano II.ak eta P. Etxeberriak indarrak neurtuko dituzte gaur 4 t'erdikoan.
2021/10/02 - 15:57
Aitor Elordi final-laurdenetako ligaxkan sartu da (22-16)
Mallabikoak Iñaki Artola hartu du mendean 22-16, Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan.
2021/10/02 - 03:36
Elordiren eta Artolaren arteko partidaren azken tantoa (22-16)
Aitor Elordik 22-16 gainditu du Iñaki Artola Mallabian jokatu den 4 t'erdiko txapelketaren final-zortzirenetako lehendabiziko kanporaketan. Bideo honetan partidako azken tantoa ikus diteke.
2021/10/01 - 16:45
Artola vs Elordi, final-zortzirenetako lehen partida (22:00etan)
Mallabian emango diote hasiera ostiral honetan Laut'erdiko txapelketari. Aurrez aurre, Iñaki Artola eta Aitor Elordi.
2021/09/30 - 18:46
Laso eta Peña II.a, Lau t'erdiko final-laurdenetako txartelaren bila
Unai Lasok eta Jon Ander Peñak igandean jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketa Donostian. Ostegun honetan materiala aukeratu dute Atano III.a frontoian.
2021/09/30 - 18:30
Elezkano II.ak eta Peio Etxeberriak materiala aukeratu dute asteleheneko lehiarako
Danel Elezkano eta Peio Etxeberria nor baino nor ariko dira urriaren 4an, Tolosan, Lau t'erdiko Txapelketako lehen kanporaketan. Ostegun honetan pilotak aukeratu dituzte Beotibar pilotalekuan.
2021/09/29 - 19:08
Artola eta Elordi prest daude Lau t'erdiko Txapelketari ekiteko
Iñaki Artola eta Aitor Elordi pilotarien arteko lehiak emango dio hasiera Lau t'erdiko Txapelketari, urriaren 1ean. Asteazken honetan, pilotak aukeratu dituzte Mallabian (Bizkaia).
2021/09/29 - 18:22
Urrutikoetxea Lau t'erdiko Txapelketara itzuliko da hiru urte geroago
Mikel Urrutikoetxeak hiru urte eman ditu Lau t'erdiko Txapelketan parte hartu gabe. Victor Esteban izango du aurkari txapelketako lehen kanporaketan. Bi pilotariek materiala aukeratu dute Lekeition.
2021/09/28 - 22:53
Altuna da Lau t'erdiko Txapelketa irabazteko faborito nagusia
Urriaren 1ean hasiko da Lau t'erdiko Txapelketa. Finala, azaroaren 14an jokatuko da. Parte hartuko duten pilotari guztiek txapela lortu nahi dute, baina Jokin Altuna egungo txapelduna da faboritoa.
2021/09/28 - 18:49
Elordi-Artola partidarekin hasiko da 4 t'erdikoa Mallabian
Bilbon egin da aurkezpen ekitaldia eta aurreneko partida ostiralean izango da. Finala azaroaren 14an jokatuko da Bizkaia frontoian.
2021/09/28 - 17:28
12 pilotari, kaiolako txapelketan
Bilbon aurkeztu egin da 2021eko 4 t'erdiko txapelketa. Aurten zaleak izango dira berriro harmailetan eta ligaxka jokatuko da final-laurdenetan.
2021/09/25 - 17:52
Elordik Lau t'erdirako txartela lortu du, Iker Irribarria garaitu ostean (12-22)
Aitor Elordik Iker Irribarria garaitu (12-22) eta Lau t'erdikorako txartela lortu du. Honako hau izan da partidako azken tantoa.
2021/09/07 - 18:15
Baikok 4 t'erdikoan parte hartuko duten pilotarien zerrenda eman du
Artola, Bengoetxea VI.a, Jaka, Laso, Urrutikoetxea, alde batetik, eta Agirre eta Peña II.aren atarikoaren irabazlea bestetik.
2021/05/31 - 15:57
Olaetxea eta Artola, pozik saskian aurkitutakoarekin
2. mailako txapeldunak,Artolak, bere maixuaren kontra hasiko du bidea 4 t'erdiko handian. Ostiralerako partidurako pilotak hautatzen izan dira Tolosan Olaetxea eta alegiarra.
2021/05/31 - 15:56
Altuna eta Artola, onenen artean
Bi pilotari gazteak final-laurdenetako ligaxkan sartu dira, profesionaletan debuta egin eta urtebetera. Pilotari onenekin lehiatuko dira datozen astean, eta hori "saria da", bi gipuzkoarren iritziz.
2021/05/31 - 15:56
Altunak eta Artolak final laurdenetako ligaxka gaur abiatuko dute
Iaz Donostian bertan, bi gipuzkoar gazteok jokatu zuten Promozio mailako finala lau t´erdian. Ia urtebete igaro eta berriro neurtuko dituzte indarrak kaioaren barruan. Faboritoa Artola da.
2021/05/31 - 15:55
Altuna III.ak 22-14 irabazi dio Artolari Donostian
Iaz Alegiarra birritan gailendu zitzaion Amezketarrari baina Lehen Mailako Lau t´erdiko Txapelketako lehenengo partida Altunak eraman zuen. Sakeaz baliatu zen garailea Artolari min egiteko.