Buruz Burukoa, martxan
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Altunak Jaka garaituta agurtu du txapelketa (22-16)
Legazpiko pilotalekuan aritu dira aurrez aurre Jokin Altuna eta Erik Jaka. Ezer jokoan ez bazuten ere, partida estua eta lehiatua jokatu dute biek; azkenean, ordea, Altuna nagusi izan da, eta garaipena bereganatu du (22-16).
Jokin Altuna: “Txapela irabazteko hautagai Unai ikusten dut"
Igande arratsaldean, Legazpin, Jakaren aurka jokatutako partidaren ondoren, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo geratu ostean, Jokin Altunak adierazi du Unai Laso ikusten duela aurten txapeldun.
Dario eta Laso, finalaurrekoetara!
Unai Lasok garaipen garrantzitsua eskuratu du larunbat honetan Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Dario Gomez menderatuta (14-22). Horri esker, Lasok finalaurrekoetarako txartela eskuratu du, eta, ondorioz, Jokin Altuna txapelketatik kanpo geratu da. Dario, bestalde, finalaurrekoetarako sailkatzeaz gain, multzoko lehen postuan mantendu da.
Alberdi II.a izango da B Serieko buruz buruko finalerdietan, Egiguren V.ari 10-22 irabazita
Julen Egigurenek 16 tanto egitea nahikoa zuen B Serieko buruz buruko finalaurrekoan egoteko, baina Unai Alberdik ez dio inolako aukerarik eman, 10-22 irabazi dio, eta, horrenbestez, bera sailkatu da finalerditerako.
Lehia estu-estua B multzoan, Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan
Azken jardunaldia gelditzen denean, Javi Zabala da lehenengo postuan, baina multzoko lau pilotariek, alegia, Zabalak, Iker Larrazabalek, Iñaki Artolak eta Jon Ander Peñak, finalerdietarako sailkatzea eskuratzeko aukera dute.
Zabalak gogotik borrokatu behar izan du Larrazabal menderatzeko (22-17)
Bilboko Deportivon jokatutako partidan, Javier Zabalak lan handia egin behar izan du Iker Larrazabal mendean hartzeko (22-17). Garaipen horri esker, errioxarra Buruz Buruko finalerdietako ligaxkako B multzoko lider jarri da, bi garaipenekin. Azken jardunaldian, beraz, Zabalak Artolaren aurka jokatuko du; Larrazabalek, berriz, Peña II.aren aurka ariko da.
Artolak markagailua irauli eta Peña mendean hartu du (22-19)
Iñaki Artola larri ibili bada ere, partida irauli eta Jon Ander Peña garaitu du Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-19). Garaipen horri esker, Artolak azken jardunaldian jokatuko du Zabalaren aurka; Peñak, berriz, oso zaila du aurrera egitea.
Laso nagusi izan da Jakaren aurka (8-22)
Unai Lasok erraz garaitu du Erik Jaka Ogetan jokatutako Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (8-22). Garaipen horri esker, bi aste barru Darioren aurka jokatuko du, eta finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
Peña oso haserre: “Epaile batzuek ez dute merezi dauden tokian egotea"
Jon Ander peñaren adierazpenak Javi Zabalaren aurka galdu ostean (17-22). Partidan zehar, epaileek bi atxiki adierazi dizkiote: bata 10-10ekoan eta bestea 17-13koan.