Baiko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakaikoak 2027ra arte luzatu du kontratua

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketan estreinatuko du kontratu berritzea, pasa den asteburuko kanporaketa gainditu ondoren.

Bakaikoa 2027 - Berritzea

Joanes Bakaikoak beste urtebetez berritu du Baikorekin. Irudia: Baiko Pilota

Joanes Bakaikoa aurrelari nafarrak eta Baiko Pilotak akordioa itxi dute euren arteko harremana beste urtebetez luzatzeko, 2027ra arte, enpresak berak ohar labur batean iragarri duenez.

Bestalde, Etxarri Aranatzeko pilotariak "aukera berri" hori eskertu du eta "maila gorenean ahalik eta urte gehien lehiatu ahal izateko" duen ilusioa azpimarratu du.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketan estreinatuko du kontratu berritzea, pasa den asteburuko kanporaketa gainditu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X