Bainetek ASPEren kontrola hartu du, Fernando Vidarteren akzioetako gehienak eskuratuta
Eibarreko enpresako administratzaile bakar ohiak agur esan du, astelehenean, prentsaurrekoan. Vidartek ziurtatu du ASPEk “berdin” jarraituko duela, eta “Baikoren aurka lehiatuko” dela; halaber, onartu du ez duela pilotariekin hitz egin.
Fernando Vidarte, prentsaurrekoan. Argazkia: EITB.
Bainetek ASPEren kontrola hartu du, orain arte ASPEko administratzaile bakarra izan den Fernando Vidarteren akzioetako gehienak eskuratuta. Vidartek agur esan du, astelehenean, prentsaurrekoan. Vidartek ziurtatu du ASPEk “berdin” jarraituko duela, eta “Baikoren aurka lehiatuko” dela; halaber, onartu du ez duela pilotariekin hitz egin.
Hala, Fernando Vidarte komunikabideen aurrean azaldu da, EITBk igande arratsaldean eman zuen albistearen gaineko xehetasunak ematea helburu, alegia, Bainetek Fernando Vidartek ASPEn zituen akzioak eskuratu dituela adieraztea. Enpresariak nabarmendu du amaitu egin dela “28 bat urteko bidaia”, eta bi argudio eman ditu, akzio gehienak saltzeko erabakia azaltze aldera: osasuna eta ilusio falta. Vidartek iragarri du “lotura txikia” izango duela aurrerantzean ere ASPEren barnean.
Erabakia “gogorra, baina beharrezkoa” izan dela adierazi du. Horren ondorioz, Bainetek hartu du ASPEren kontrola, eta nabarmendu duenez, espero du Bainetek proiektua “zaindu” egingo duela, eta “hazten lagunduko” diola.
Kazetarien galderei erantzunez, Vidartek zehaztu du ASPEk “Eibarren jarraituko” duela, eta enpresaren jarduerak orain arte bezala segituko duela: “Hori bai, orain jabea beste bat da, Bainet”. Ildo horretan, azpimarratu du ASPEk “Baikorekin lehiatuko den enpresa bat” izango dela, eta ASPEren izpirituak bere horretan” jarraituko duela.
Vidartek onartu du ez dela gauza zehazteko zenbateko pisua izango duen ASPEk enpresa berrian, eta adierazi du aukera dagoela Bainetek ondorengo egunetan prentsaurrekoa deitzeko. Nabarmentzeko modukoa da Jorge Vidartek, alegia, Fernando Vidarteren aitak, enpresan jarraituko duela, gerente lanetan.
Enpresariak azaldu du “bizpahiru talderekin” izan dela hizketan, akzioak saltzeko, eta adierazi du uste duela ez dela “monopoliorik” izango. Zehaztu duenez, ez du ASPEko pilotariekin hitz egin; horiek “duela egun batzuk” izan dute erabakiaren berri: “Erabateko diskrezioaz egin da dena, pentsatzen genuen hala behar zuela”, esan du. Onartu ere onartu du uste duela pilotariak minduta sentitu ahal direla; Vidarte horiekin hitz egiteko prest azaldu da, oraindik datarik ez duen bilera batean.
“Denak bere horretan jarraituko du”, berretsi du, “pilotak berdin jarraitu behar du”, esan du Fernando Vidartek.
Zure interesekoa izan daiteke
Atzeratu egin da Pilota Pro Ligaren lehiaketa formatu berria
Proiektuaren konplexutasuna dela eta atzeratu egingo da lehiaketa sistema berriaren ezarpena.
Muruak Asperekin berritu du beste lau urtez
Arrasateko aurrelariak 2030era arte berritu du kontratua “onena ematea eta ahalik eta txapelketa gehien jokatzea” helburu dituela.
Dario gorriz etxekoen aurrean eta Altuna aurrekanporaketan, San Mateo torneoan
Sanmateoetako pilota torneoa aurkeztu dute gaur Logroñon. Irailaren 18tik 27ra bitarte jokatuko da. Atarikoetan, A Multzoan Jaka-Mariezkurrena, Zabala-Rezusta eta Artola-Albisu Larrazabal-Iztueta arituko dira. B multzoan, Laso-Landa, Dario-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta Altuna-Bikuña.
Hirugarren puntua, Artola eta Rezustarentzat (22-20)
Artolak eta Rezustak 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta, eta hirugarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersen.
Dariok astebete aurreratu du berragerpena
Buruz buruko txapelduna irailaren 6an itzuliko da kantxetara, Beloradon, uztailaren 1etik lehiaketatik at izan duen belauneko lesioa gainditu ondoren.
Laso eta Iztueta dira Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak
Lasok eta Iztuetak irabazi dute 2026ko Bilboko Aste Nagusiko txapelketa, finalean Elordi eta Zabaleta 11-22 garaituta. Hasieratik agindu dute markagailuan, eta, gorriek hurbiltzea lortu duten arren, azken tantoetan jaun eta jabe izan dira urdinak.
Dario irailaren 12an itzuliko da frontoira
Buruz Buruko txapelduna Baños de Rio Tobian itzuliko da txapelketara, Lozarekin batera, azken partida jokatu eta 73 egunera.
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Etxeberriak eta Imazek Laso eta Martija menderatu dituzte, 18-22, eta CaixaBank Mastersko sailkapena are gehiago estutu dute
Peio Etxeberria Altuna III.aren ordez aritu da, Zarautzen; nafarrak eta Imazek bikotearen aurreneko puntua eskuratu dute, eta Lasok eta Martijak, ordea, bi puntu dituztela jarraitzen dute.
Elordik eta Mariezkurrena II.ak argi menderatu dituzte Ezkurdia eta Albisu, CaixaBank Mastersean (8-22)
Bikote urdina hasieratik izan da oso nagusi, Elizondon ostiral gauean jokatutako partidan, eta, hala, 3 puntu daramatza txapelketan; Ezkurdiak eta Albisuk, ordea, puntu bakarra dute sailkapenean.