Erremontea
2022/05/10 - 01:35
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikotearen bigarren garaipena, Aldabe eta Larrañaga mendean hartuta (30-20)
Erremontariren bigarren edizioko hirugarren jardunaldiko partidan nagusi izan dira Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, 30-20ko emaitzarekin irabazi baitute Aldaberen eta Larrañagaren aurka.
2022/05/09 - 09:15
'Erremontari' txapelketaren hirugarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Goikoetxea-Barrenetxea eta Aldabe-Larrañaga bikoteak arituko dira aurrez aurre, bestetik, berriz, Ansa-Juanenea eta Ezkurra II-Zaldua I. Bi partidak ikusgai izango dira, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/05/04 - 12:47
Materialak eta maniak Iban Larrañaga, Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea erremontariekin
Zestak eta pilotak dira erremontarien lanerako erremintak; hortaz, bakoitzak buru-hauste handiak izaten ditu partidetarako hauek aukeratzen. Iban Larrañaga, Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea erremontariekin hitz egin dugu erabiltzen duten materialaz eta mania ezberdinez.
2022/05/03 - 23:47
Hauek dira ''Erremontari'' 2022ko bigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Txapelketako bigarren jardunaldia egin dute, eta tanto ikusgarriak izan dira; hiru hauek hautatu ditugu.
2022/05/03 - 13:49
Ezkurra II-Zaldua I eta Segurola-Azpiroz bikoteek lehen puntuak eskuratu dituzte
Bi bikoteek garaipena lortu zuten Erremontari txapelketako bigarren jardunaldian. Galdu arren, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutako bikotea nagusitu da taulan.
2022/05/03 - 02:54
Segurolak eta Azpirozek lehen lau puntuak lortu dituzte, Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.ari garaituz
Dena den, galtzaile irten den bikotea lehen postura igo da "Erremontari" txapelketan; izan ere, bost puntu dituzte, bi jardunaldi jokatuta. Ikusi partidako unerik onenak!
2022/05/03 - 01:59
Ezkurra II.a-Zaldua I.a bikoteak estreinako garaipena lortu du, Aldabe-Larrañagaren aurka
30-23 nagusitu dira, txapelketako euren lehen partidan, eta lau puntuak eskuratu dituzte. Urdinek, aldiz, ezdute punturik erdietsi. Ikusi partidako une esanguratsuenak!
2022/05/02 - 11:00
Erremontari txapelketaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Ezkurra II - Zaldua I / Aldabe - Larrañaga eta Goikoetxea - Barrenetxea / Segurola - Azpiroz bikoteak arituko dira aurrez aurre, gaur gauean, Erremontari txapelketaren bigarren jardunaldian.
2022/05/02 - 10:00
"Erremontari" saioak Sagardoaren Txapelketa eskainiko du astelehenero
Erremonteaz gozatzeko aukera ezin hobea eskainiko du saioak bigarren denboraldi honetan. Kirol arina eta dotorea izanik, teknologia berriez baliatuta eskainiko du Euskal Telebistak erremonte ikuskizun bikaina astelehenero.
2022/04/28 - 11:44
Sagardoaren Txapelketan erremonteaz gozatzeko aukera, astelehenero, ''Erremontari'' saioan
Sei bikote arituko dira lehian bigarren denboraldi honetan, eta bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du. Hernaniko Galarretan jokatuko dira partida guztiak eta final handia ekainaren 20an jokatuko da.
2022/04/27 - 02:29
Erremontariko lehen bi partidetako bost jokaldi onenak
Erremontariren bigarren edizioa abian jarri zen apirilaren 25ean. Bideo honetan bildu ditugu txapelketako estreinako jardunaldiko lehen bi partidetako jokaldi onenak. Barrenetxea IV.ak egin du tanto onena.
2022/04/26 - 18:47
Urriza-Zubiri eta Goikoetxea-Barrenetxea bikoteak, sailkapeneko buruan
Erremontari txapelketako lehen jardunaldian garaipena erdietsi zuten.
2022/04/26 - 18:44
Emozioa nagusi, Erremontariko lehen jardunaldian
Erremontariren bigarren edizioa hasi zen apirilaren 25ean. Lehen jardunaldian bi partida jokatu ziren. Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak mendean hartu zituen Ansa II.a eta Juanenea (30-29). Bestalde, Urrizak eta Zubirik garaipena lortu zuten Azpiroz-Segurola bikotearen aurka (30-17).
2022/04/26 - 14:02
Aldabe eta Larrañaga, konfiantza irabazten ari den bikotea
Kemen Aldabe eta Iban Larrañaga lehen aldiz arituko dira elkarrekin jokatzen eta gero eta erosoago sentitzen dira. Jagoba Labaka izango dute aholkulari txapelketa honetan.
2022/04/26 - 13:41
Segurolak eta Azpirozek bikote orekatua osatzen dute, euren botileroaren ustez
Beñat Segurolak eta Xabi Azpirozek Etxabe II.a izango dute aholkulari edo botilero. Azpiroz Galarreta pilotalekura egokitzen ari da oraindik baina bikote orekatua osatzen dutela irizten dio Etxabek.
2022/04/26 - 13:28
Ansa eta Juanenea, elkarri zirikatzen aritzetik bikote izatera
Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak elkarri zirikatzen aritzeko fama izan dute beti, biak aurrelari zirenean batik bat. "Erremontari" txapelketa honetan, ordea, elkarrekin lehiatu beharko dute. Igor Sarasua izango dute aholkulari.
2022/04/26 - 13:19
Ezkurra eta Zaldua egurra emateko gogoz datoz
Iban Zaldua iazko edizioan txapeldun izan zen Javi Urrizarekin batera. Aurten, Josetxo Ezkurra du bikote eta horren osaba, Koteto Ezkurra, botilero. Finalera iritsi eta irabaztea dute amets.
2022/04/26 - 13:05
Goikoetxea eta Barrenetxea, txapela borrokatzeko prest!
Ander Goikoetxeak eta Endika Barrenetxeak osatzen duten bikoteak Juan Carlos Intxauspe izango du botilero. Barrenetxea atzelaririk onena izanda, txapelaren borrokan buru-belarri sartuko da bikotea.
2022/04/26 - 12:45
Urriza eta Zubiri, iazko txapeldunetako bat duen bikotea
Javi Urriza "Erremontari"ren lehen edizioko txapeldunetako bat izan zen. Aurten Aritz Zubirirekin osatuko du bikotea. Goizuetarrak ez du bolada txarra atzean uzteko aukera galdu nahi.
2022/04/26 - 02:29
Urriza-Zubiri eta Segurola-Azpiroz (30-17) bikoteen arteko neurketako une azpimarragarrienak
Erremontari saioaren bigarren edizioa abian da. Urrizak eta Zubirik lortu dute garaipena Segurolaren eta Azpirozen aurka, 30-17ko emaitzarekin. Bideo honetan duzu ikusgai laburpena.