Erremontea
2023/04/18 - 18:20
Goikoetxea-Barrenetxea eta Aldabe-Azpiroz garaipenarekin estreinatu dira 'Erremontari'n
Lehen norgehiagokan egungo aurrelari onenak eta atzelari onenak neurtu zituzten indarrak. Hernaniko atzelaria nagusitu zen eta Urnietako aurrelariarekin batera, bi setetan irabazi zuten. Bigarren partidan bikote bakoitzak set bana irabazita, hirugarren setean urdinak nagusitu ziren.
2023/04/18 - 02:55
Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Aldabe-Azpiroz bikoteak garaile 'Erremontari'ko irekiera-jardunaldian
Oialume Zarrekoek bi setetan hartu dituzte mendean Urriza eta Martirena. Petritegikoek, berriz, Ansa eta Zaldua garaitu dituzte, 3 set jokatuta.
2023/04/18 - 02:18
Abiatu da "Erremontari" saioaren hirugarren denboraldia
Sei bikotez osaturiko ligaxka itxurako txapelketa izango da, eta ekainaren 12an amaituko da, finala jokatuta. Erremontearen historian lehen aldiz, partidak set formatuan jokatuko dira.
2023/04/13 - 17:59
''Erremontari'' eraberritua, astelehenetik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur Erremontari programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute Orona Fundazioan. Aurtengoak berritasun nabarmen bat izango du: Erremontari, adimen artifizialeko pertsonaia.
2023/04/13 - 17:34
''Erremontari''ren aurkezpen ikusgarria, adimen artifizialaren bidez sortutako pertsonaia baten eskutik
''Erremontari'' saioaren hirugarren denboraldiak hainbat berritasun dakartza, eta horietako bat programaren ikur bihurtuko den abatarra da, adimen artifialaren bidez sortutako pertsonaia. Astero izango du hitzordua ikusleekin, berak emango baititu txapelketako xehetasunen berri astelehenero.
2023/04/12 - 02:00
Erremontari txapelketaren edizio berria, gaurtik aurrera, EITB Median
Prest dago guztia "Erremontari" txapelketaren edizio berrirako. Lehia apirilaren 17tik aurrera izango da ikusgai, astelehenero, EITB Median.
2023/04/09 - 13:32
Gurrutxagak eta Zalduak irabazi dute erremonteko Berria Txapelketa
Gurrutxagak eta Zalduak jantzi dituzte Berria Txapelketako txapelak finalean Goikoetxea eta Aiestaran mendean hartuta 25-30eko emaitzarekin.
2023/02/18 - 22:37
Ansa, Masterseko txapeldun Endika Barrenetxea garaituta (30-29)
Urnietakoak lehen aldiz bereganatu du Erremonteko Masterseko txapela. 28-17 aurretik joan da Imanol Ansa eta Barrenetxeak 29-29 berdintzea lortu duen arren, azken pilotakada kanpora joan zaio hernaniarrari.
2023/02/16 - 16:29
Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak finaleko pilotak aukeratu dituzte
Larunbatean, otsailak 18, erremonteko Masters txapelketako finala jokatuko da Galarretan. Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute finala. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/01/16 - 22:46
Erremonteko Mastersa aurkeztu dute Galarretan
Hiru pilotarik jokatuko dute ligaxka eran. Endika Barrenetxea eta Imanol Ansa dagoeneko sailkatuta daudela, Ezkurra II.ak eta Ezkirozek larunbatean jokatuko dute hirugarren txartelaren bila. Ligaxkako lehen biek finala jokatuko dute otsailaren 18an.
2022/12/30 - 16:34
Segurolak eta Larrañagak bereganatu dituzte txapelak
Beñat Segurola eta Iban Larrañaga txapeldun geratu dira erremonteko Binakako Txapelketan. Txapelak lortu dituzte Goikoetxea eta Barrenetxea 40 eta 34 menderatuz.
2022/12/29 - 16:07
Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Barrenetxea, txapela lehiatzeko prest
Galarreta pilotalekuan, erremonteko binakako final handia jokatuko da gaur arratsaldean. Final irekia, batetik Segurola eta Larrañaga, orain arteko indartsuenak, eta bestetik Goikoetxea eta Barrenetxea. Partida 22:00etatik aurrera ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/12/26 - 18:13
Hautatu dute erremonteko Binakako Txapelketako finalerako materiala
Segurola eta Larrañaga zuzenean sartu ziren finalean, eta euren burua faborito gisa ikusten dute. Hala ere, Goikoetxea eta Barrenetxea konfiantzarekin iritsiko dira lehiara, finalerdietako neurketa aise irabazi eta gero.
2022/12/23 - 12:55
Ansa II.a-Juanenea eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak, finalerako txartelaren bila
Abenduaren 24an finalerako txartela lortzeko partida jokatuko dute Ansa II.a-Juanenea eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteek. Segurola eta Larrañaga finalera sailkatu ziren ligaxka lehen postuan amaituta. Finalerdietako neurketa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:30ean.
2022/10/13 - 22:56
Urrizak ez du Binakako Erremonte Txapelketa jokatuko
Hernanin, Oronako instalazioetan, Binakako Erremonte Txapelketa aurkeztu da. Bertan ez da Javier Urriza izango, Buruz-Buruko finalean eskumuturrean izandako lesioarekin jarraitzen baitu. Aurtengo txapelketan denek denen aurka jokatuko dute.
2022/06/22 - 20:22
Urriza eta Zubiri Sagardoaren Txapelketan irabazitako txapelez ari dira gozatzen
Astelehenean izan zen finala, eta bikoteak Erremontari 2022ko saria erdietsi du. Orain, txapela aldean, bizitakoa gogoratu eta ospatzeko garaia da. EITB Mediarekin egin dute.
2022/06/21 - 21:58
''Erremontari'' 2022ko finaleko tanto onenak
Bideo honetan bildu ditugu "Erremontari" 2022ko Sagardoaren Txapelketako finaleko hiru tanto onenak.
2022/06/21 - 19:07
Giro ikusgarria Galarretan, ''Erremontari'' 2022ko finalean
Urrizak eta Zubirik irabazi dute "Erremontari " 2022ko Sagardoaren Txapelketa, finalean Ansa II.a-Juanenea bikotea mendean hartuta (30-28). Galarreta frontoian giro ikusgarria egon da.
2022/06/21 - 02:58
2022ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 20an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/06/21 - 02:04
Urriza-Zubiri bikotea "Erremontari" 2022ko txapeldun, finalean Ansa II.a-Juanenea bikotea mendean hartuta
Urrizak eta Zubirik txapelak jantzi dituzte Ansa II.ari eta Juaneneari finala irabazita 30-28ko emaitzarekin.