Erremontea
2023/05/09 - 22:02
Hauek dira ''Erremontari'' saioko laugarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Endika Barrenetxeak, Josetxo Ezkurrak eta Javier Urrizak egin dituzte jardunnaldiko hiru jokaldirik ikusgarrienak.
2023/05/09 - 19:15
Goikoetxea-Barrenetxea eta Urriza-Martirena, nagusi laugarren jardunaldian
Goikoetxea-Barrenetxea bikotea Sagardoaren Txapelketako lider sendoa da, eta hirugarren garaipena lortu zuten atzo. 7-15, 15-10 eta 5-4 hartu zituzten mendean Aldabe eta Azpiroz. Lau punturekin Urriza eta Martirena daude, atzo lehen garaipena eskuratu zutenak, Ezkurra eta Zubiri gaindituta.
2023/05/08 - 23:12
Urriza-Martirena eta Goikotxea-Barrenetxea bikoteak nagusi, “Erremontari” saioaren 4. jardunaldian
Goikoetxeak eta Barrenetxeak lidergoa sendotu dute Aldabe eta Azpiroz mendean hartuta. Urrizak eta Martirenak, aldiz, Ezkurra II.a eta Zubiri gainditu dituzte hiru setetan.
2023/05/08 - 10:00
Sagardoaren txapelketako 4. jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Hernaniko Galarreta pilotalekuak Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldia hartuko du gaur gauean. Aurrez aurre izango ditugu lehenbizi, Urriza-Martirena eta Ezkurra II-Zubiri. Ondoren, Goikoetxea V-Barrenetxea VI eta Aldabe-Azpiroz arituko dira. 22:30etik aurrera, EITB Median.
2023/05/02 - 22:30
Hauek dira ''Erremontari''ko hirugarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Zubirik eta Segurolak eta Juaneneak Aldabe eta Azpiroz eta Urriza eta Martinera menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/05/02 - 17:35
Urrizak eta Martirenak garaipenik lortu ezinda jarraitzen dute
Segurola-Juanenea bigarrenak dira sailkapenean, eta, Ezkurra-Zubiri bikotearekin batera, euren partidak aurrera atera zituzten Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldian. Urrizak eta Martirenak, berriz, martxa hartu ezinda segitzen dute.
2023/05/02 - 02:45
Segurola-Juanenea eta Ezkurra-Zubiri bikoteek euren lehen garaipenak lortu dituzte “Erremontari” saioan
Segurolak eta Juaneneak sufrituta irabazi dute 3. jardunaldiko lehen neurketa, aldapan gora zuten partida iraulita (1-2). Ezkurrak eta Zubirik, aldiz, gauzak errazago izan dituzte bigarrenean, eta bi setetan nagusitu dira.
2023/05/01 - 10:00
Sagardoaren Txapelketaren hirugarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur gauean "Erremontari" Sagardoaren Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute honako bikote hauek: Urriza-Martirena vs. Segurola-Juanenearen aurka, eta Aldabe-Azpiroz vs. Ezkurra II - Zubiri.
2023/04/25 - 21:56
Hauek dira ''Erremontari''ko bigarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak eta Zalduak Ezkurra eta Zubiri eta Segurola eta Juanenea menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/04/25 - 18:57
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak lidertza sendotu dute
Ander Goikoetxeak eta Endika Barrenetxeak Sagardoaren Txapelketako sailkapeneko lehen postua sendotu dute. "Erremontari" saioko bigarren jardunaldian, Ezkurra II.a eta Zubiri hartu zituzten mendean, 15-14, 12-15 eta 5-2. Ansa II.a eta Zaldua, berriz, bigarren postuan daude sailkapenean.
2023/04/25 - 03:03
Goikoetxeak eta Barrenetxeak bigarren garaipena lortu dute, eta Ansak eta Zalduak lehena, "Erremontari"n
Hurrenez hurren, Ezkurra II.ak eta Zubirik eta Segurolak eta Juaneneak osatutako bikoteak menderatu dituzte, XIII. Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldian, astelehenean. Bi partidak hirugarren setean erabaki dira; hala, bikote irabazleek hiruna puntu lortu dituzte, eta galtzaileek bana.
2023/04/24 - 10:00
Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Ezkurra II-Zubiri bikoteak neurtuko dira lehenbiziko partidan, eta ondoren, Ansa II eta Zaldua pilotariek Segurola eta Juanenearen aurka jokatuko dute. Ez galdu "Erremontari", gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2023/04/20 - 22:56
Erremontari Herriz Herri txapelketak erremontea hurbilduko du herrietara
EITBren Donostiako egoitzan Erremontari Herriz Herri txapelketa aurkeztu dute. Oriamendiko pilotari guztiek hartuko dute parte, bi taldetan banatuta. Bederatzi herritan jokatuko da. Partidak larunbatetan jokatuko dira eta finala ekainaren 17an izango da, Zumarraga.
2023/04/18 - 18:20
Goikoetxea-Barrenetxea eta Aldabe-Azpiroz garaipenarekin estreinatu dira 'Erremontari'n
Lehen norgehiagokan egungo aurrelari onenak eta atzelari onenak neurtu zituzten indarrak. Hernaniko atzelaria nagusitu zen eta Urnietako aurrelariarekin batera, bi setetan irabazi zuten. Bigarren partidan bikote bakoitzak set bana irabazita, hirugarren setean urdinak nagusitu ziren.
2023/04/18 - 02:55
Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Aldabe-Azpiroz bikoteak garaile 'Erremontari'ko irekiera-jardunaldian
Oialume Zarrekoek bi setetan hartu dituzte mendean Urriza eta Martirena. Petritegikoek, berriz, Ansa eta Zaldua garaitu dituzte, 3 set jokatuta.
2023/04/18 - 02:18
Abiatu da "Erremontari" saioaren hirugarren denboraldia
Sei bikotez osaturiko ligaxka itxurako txapelketa izango da, eta ekainaren 12an amaituko da, finala jokatuta. Erremontearen historian lehen aldiz, partidak set formatuan jokatuko dira.
2023/04/13 - 17:59
''Erremontari'' eraberritua, astelehenetik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur Erremontari programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute Orona Fundazioan. Aurtengoak berritasun nabarmen bat izango du: Erremontari, adimen artifizialeko pertsonaia.
2023/04/13 - 17:34
''Erremontari''ren aurkezpen ikusgarria, adimen artifizialaren bidez sortutako pertsonaia baten eskutik
''Erremontari'' saioaren hirugarren denboraldiak hainbat berritasun dakartza, eta horietako bat programaren ikur bihurtuko den abatarra da, adimen artifialaren bidez sortutako pertsonaia. Astero izango du hitzordua ikusleekin, berak emango baititu txapelketako xehetasunen berri astelehenero.
2023/04/12 - 02:00
Erremontari txapelketaren edizio berria, gaurtik aurrera, EITB Median
Prest dago guztia "Erremontari" txapelketaren edizio berrirako. Lehia apirilaren 17tik aurrera izango da ikusgai, astelehenero, EITB Median.
2023/04/09 - 13:32
Gurrutxagak eta Zalduak irabazi dute erremonteko Berria Txapelketa
Gurrutxagak eta Zalduak jantzi dituzte Berria Txapelketako txapelak finalean Goikoetxea eta Aiestaran mendean hartuta 25-30eko emaitzarekin.