Mendi-lasterketak
2021/10/08 - 19:57
Dena prest, 2021eko 'Hiru Haundiak' lasterketa hasteko
1.000 parte-hartzaile izango dira gauerdian Murgiako irteeran, ibilbideko 101 kilometroak 24 orduko mugarekin betetzeko.
2021/10/07 - 14:32
"Hiru Haundiak" mendi lasterketak mila korrikalari bilduko ditu asteburu honetan
Probak 101,6 kilometroko etapa bakarra du, 24 orduko mugarekin. Parte-hartzaileak Murgiatik aterako dira ostiral eta larunbat bitarteko gauerdian.
2021/10/03 - 23:16
Ajuria eta Iturbe, mendi-lasterketako Euskadiko txapeldunak
Araian jokatu den Euskadiko mendi-lasterketen txapelketan Aitor Ajuria eta Onditz Iturbe izan dira onenak. Zumaiako Flysch Trailean, bestalde, Criadok eta Morganek irabazi dute.
2021/10/02 - 23:14
Kilian Jornet, garaile Salomon Ultra Pirineu lasterketan; Aritz Egea hamargarren izan da
Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du larunbat honetan Salomon Ultra Pirineu proba, 10 ordu, 24 minutu eta 44 segundoko denbora eginda. Aritz Egea urretxuarra hamargarren postuan helmugaratu da 11:27:15eko denborarekin, garailearengandik ordubete eta bi minutura.
2021/09/26 - 20:58
Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek nagusitu dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Errumaniarra eta marokoarra gailendu dira ia 600 parte-hartzaile izan dituen aurtengo edizioan.
2021/09/26 - 11:10
Gorbeia Suzien, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
2020an pandemiaren ondorioz ezin izan zen Gorbeia Suzien mendi lasterketa egin, baina aurten bueltan da. Gaur egingo da proba. Lasterketa 9:50etik aurrera ikusi ahalko da eitb.eus-en. ETB1en ere jarraitu ahalko da, 10:45ean hasita.
2021/09/25 - 00:27
Joan Dual, oinez egin ezinda egotetik, mendi lasterketak korritzera
Joan Dual valentziarrari hainbat ebakuntza egin behar izan dizkiote bere bizitzan zehar, eta kolona, ondestea, urdaila eta besikula kendu behar izan zizkioten. Oinez egin ezinda geratu zen 106 kilotik 57 pisatzera igaro zenean. Orain mendi lasterketak korritzen ditu.
2021/09/24 - 13:53
Gorbeia Suzien mendi lasterketa bueltan da
Lasterketa osoa zuzenean eskainiko dugu igandean, 10:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.
2021/09/17 - 02:07
Silvia Trigueros, Tor des Geantseko erregina
Munduko ultra trail gogorrena da Tor des Geants. Bada, Silvia Trigueros bizkaitarrak hirugarrenez jarraian irabazi du lasterketa hau. 2018an eta 2019an garailea izan zen, eta iaz ez zen egin, pandemiaren ondorioz.
2021/08/27 - 15:04
Aritz Egea, estreinakoz CCC lasterketan
101 kilometro, 6000 metroko gorantzazko desnibela eta ia 2000 parte hartzaile Italiako Courmayeurreko lasterketan.
2021/08/19 - 16:46
Kilian Jorneten bideo ikusgarria
Kilian Jornet katalanak bideoa argiratu du bere sare sozialetan. Norvegian ikusten zaio korrikan, amildegi batean.
2021/08/01 - 17:16
Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Anetoko igoera eta jaitsieran
Oihana Kortazar Elgetako mendi korrikalariak 4:40:42 denbora behar izan du ibilbidea betetzeko,1998an Enmma Rocak ezarritako marka 22 minutuan onduz.
2021/07/12 - 00:57
Oihana Kortazar, bigarren munduko skyrunning txapelketan
Elgetako korrikalariak ezin izan du Marcela Vasinova txekiarra harrapatu. 4 ordu, 57 minutu eta 48 segundo egin ditu helmugan, Vasinovak baino zazpi minutu gehiago. Marta Molistek osatu du podiuma.
2021/07/10 - 22:50
Maite Maiora, munduko txapeldun skyrunning modalitatean
Maite Maiora Mendaroko mendi-lasterkariak skyrunning kategoriako (68 km) munduko txapelketa bereganatu du larunbat honetan Lleidako Boi haranean (Katalunia) korritu den lasterketan.
2021/05/02 - 23:37
Euskal selekzioko korrikalarien jardun aparta Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan
Emakumezkoetan, Oihana Kortazarrek lehen tokia eskuratu du; Maite Maiorak, bigarrena eta Onditz Iturbek, bosgarrena. Gizonezkoen proban, Aritz Egeak brontzea kolkoratu du. Asier Larruzeak bosgarren egin du eta Jokin Lizeagak, zazpigarren. Horrez gain, emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak urrezkoa bereganatu dute.
2021/05/02 - 21:18
Oihana Kortazar Espainiako txapeldun, mendi lasterketan
Gainera, Euskal selekzioak urrea eskuratu du emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietako taldekako lehiaketan.
2021/04/28 - 00:04
Hiru Haundiak mendi-lasterketa urriaren 9an egingo da
Antolatzaileek baieztatu dutenez, Hiru Haundiaken XXII edizioa urriaren 9an egingo da. Iaz, proba berta behera geratu zen covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez.
2021/03/30 - 22:57
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.
2020/11/28 - 12:44
Oihana Kortazar, mendian aske
Lehiakorra da Kortazar, baina hankak lurrean ditu beti. 2008an hasi zen mendi lasterketetan eta 2010eko hamarkadaren hasieran munduko onena izan zen.
2020/11/14 - 22:00
Aritz Egeak zazpi bider igo du Ezkiotik Izazpi mendira, ekimen solidario batengatik
Aritz Egeak, eguzkia irten denetik ezkutatu den arte, zazpi bider igo du Ezkiotik Izazpi mendira eta 18.000 eurotik gora batu dira, haur minbizia eta esklerosi anikoitza ikertzeko.