Mendi-lasterketak
2023/02/15 - 22:27
Domusa Teknik Team jaio da
Azpeitian egin dute Domusa Teknik Team ultra trailetan arituko den taldearen aurkezpena. Bederatzi kirolarik osatzen dute, eta Aritz Egea eta Onditz Iturbe dira taldeburuak. Denak dira Euskal Herrikoak. Mendiak taldearen arroparen urdin kolorez jantzi nahi dituzte.
2023/01/30 - 19:38
Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Teide mendatera igo eta jaisten
Ia 20 minutuan ondu du Ragna Debats herbeheretarraren aurreko marka, 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denbora egin ostean.
2023/01/13 - 17:03
Zegama-Aizkorriren 22. edizioa aurkeztu dute
Lasterketa 2023ko maiatzaren 14an izango da. Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalak otsailaren 24an zozkatuko dira.
2022/11/17 - 18:04
Zegama-Aizkorriren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an lehiatuko da
Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalen zozketa otsailaren 24an izango da.
2022/10/08 - 22:50
Onditz Iturbe, bigarren Gorbeia Suzienen
Onditz Iturbe bigarren izan da Gorbeia Suzien mendi lasterketan. Gizonezkoetan, lehen euskalduna Ander Iñarra izan da, bostgarren.
2022/08/06 - 23:35
Oihana Azkorbebeitiak Tromso Skyracea irabazi du, Sara Alonso 5. Fjord Trail Racen
Azkorbebeitiak Munduko Kopako Tromsoko lasterketan garaipena lortu du. Alonso, berriz, 5. izan da Fjord Trail Racean baina Golden Trail Seriesetako sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
2022/07/10 - 17:31
Elena Calvillok irabazi du Ehunmilak Ultra Traila
Elena Calvillo beasaindarrak Ehunmilak Ultra Traileko txapela jantzi du, 28 ordu eta 50 minutuko marka eginda. Irene Guembek eta Leire Martinezek osatu dute podiuma.
2022/07/03 - 00:40
Oihana Azkorbebeitia nagusi Epic Trailen
Oihana Azkorbebeitia nagusitu da Garmin Epic Trail mendi lasterketan. Gizonezkoen proban, Ander Iñarrak bigarren postua erdietsi du.
2022/06/21 - 23:09
Irudi ederrak utzi ditu 2022ko Camille Extremek
Ekainaren 17an Camille Extreme lasterketa izan zen eta bertako irudi ederrak ditugu. Oihana Kortazar eta Xabier Zarranz nagusitu ziren.
2022/06/12 - 17:19
Oihana Kortazar elgetarrak Olla de Nuria mendi lasterketa irabazi du
Olla de Nuria Kataluniako mendi lasterketan, euskal parte hartzaileek sekulako maila eman dute. Izan ere, Oihana Kortazar elgetarrak lehen postuan amaitu du lasterketa, eta Malen Osa oñatiarrak bigarrenean. EUSKAL PARTE HARTZAILEEK SEKULAKO MAILA EMAN DUTE, OIHANA KORTAZARREK BEREZIKI
2022/05/29 - 18:07
Jorneten eta Brinkmanen marka harrigarriak Zegama-Aizkorri lasterketan
Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete ditu eta aise gailendu da Zegama-Aizkorri lasterketan. Jornetek, gainera, probako markarik onena 9 minututan hobetu du. Emakumezkoetan, Nienke Brinkman herbeheretarra nagusitu da, eta honek ere historiako markarik onena egin du.
2022/05/29 - 17:24
Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita
Jornet hamargarrenez gailendu da, bigarren Magrini italiarra izan da eta Merillas espainiarra hirugarren. Emakumezkoetan, Brinkmanek Maude Mathys faborito nagusia gainditu du. Hirugarren Sara Alonso donostiarra izan da.
2022/05/29 - 16:03
Nienke Brinkman nagusitu da Zegama-Aizkorrin
4:16:45eko denborarekin helmugaratu da 2022ko irabazlea. Sara Alonso euskaldunak hirugarren postuan bukatu du lasterketa, podiuma itxiz.
2022/05/29 - 15:16
Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa
Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.
2022/05/29 - 00:45
Dena prest Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren itzulerarako
Igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 21. edizioa jokatuko dela aitzakia hartuta, lasterketaren bezperan antolatzaileek korrikalari onenak elkartu ditu topaketa batean.
2022/05/26 - 13:16
XXI Zegama-Aizkorri lasterketa zuzenean emango dute igandean ETB1en eta eitb.eus-en
Probak mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bilduko ditu. Ibilbide teknikoa izango du, oso gogorra, eta zortzi orduko denbora muga.
2022/05/18 - 22:39
Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an
Proba hori puntuagarria da Golden Trail World Series 2022rako, eta eitb.eus-en zein ETB1en ikusi ahal izango da.
2022/03/21 - 22:38
Altitoy Ternua, Pirinioetako lasterketarik ederrena
3 urteko geldaldiaren ostean, itzuli da Altitoy Ternua mendi eskiko proba entzutetsua. Euskal eskiatzaileak bikain aritu dira asteburuan: Nahia Quincoces eta Igone Campos nabarmendu dira.
2022/02/01 - 22:17
Gorbeia Suzien mendi lasterketak Munduko Kopako finala hartuko du aurten
Urriaren 8an jokatuko den proba ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da.
2021/12/07 - 19:23
2022ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 29an egingo da
Bi urteren ostean bueltan da Zegama-Aizkorri lasterketa. Ohiko data barreskuratuko du. Azken bi urteetan ezin izan da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik.