Mendi-lasterketak
2021/04/28 - 00:04
Hiru Haundiak mendi-lasterketa urriaren 9an egingo da
Antolatzaileek baieztatu dutenez, Hiru Haundiaken XXII edizioa urriaren 9an egingo da. Iaz, proba berta behera geratu zen covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez.
2021/03/30 - 22:57
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.
2020/11/28 - 12:44
Oihana Kortazar, mendian aske
Lehiakorra da Kortazar, baina hankak lurrean ditu beti. 2008an hasi zen mendi lasterketetan eta 2010eko hamarkadaren hasieran munduko onena izan zen.
2020/11/14 - 22:00
Aritz Egeak zazpi bider igo du Ezkiotik Izazpi mendira, ekimen solidario batengatik
Aritz Egeak, eguzkia irten denetik ezkutatu den arte, zazpi bider igo du Ezkiotik Izazpi mendira eta 18.000 eurotik gora batu dira, haur minbizia eta esklerosi anikoitza ikertzeko.
2020/10/05 - 22:51
"Mendi biluzia", Txikonek Nanga Parbatera egindako igoeraren filma estreinatu da Bilbon
Alex Txikonek “Mendi biluzia” izeneko filma eta liburua aurkeztu ditu. 2016an negu gordinean Nanga Parbateko tontorrera heldu zeneko espedizio historikoa kontatzen du.
2020/09/23 - 15:45
Paradisu iheskorra
Will Gadd izotz-eskalatzailea da irudi ikusgarri hauen protagonista. Eskalada bide hauek desagertzen ari direla aitortu du, "hauxe izan liteke azken urtea inork hau eskalatu dezakeela".
2020/05/24 - 21:37
Aritz Egeak ez du huts egin Zegama-Aizkorri lasterketaren hitzorduarekin
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagati. Mundu osoko 13.000 korrikalarik lasterketa birtualki egin ahal izan dute.
2020/05/21 - 11:30
Martinez de Irujo eta Kilian Jornet, asteburuko protagonistak
ETB Kantxan Abel Barriolaren hainbat partida emango dira, bai larunbateko saioan (18:00etan) eta igandean (17:00etan).
2020/05/15 - 16:19
Iñurrategik mendizaletasunaren joera berriak azaldu dizkigu
Euskal espedizio batek lehen aldiz Everesteko gailurra zapaldu zuen 40 urte bete ziren bart. Alberto Iñurrategi euskal mendizaletasunaren inguruko hausnarketa interesgarria egin digu.
2020/05/14 - 00:46
Felipe Uriarte gipuzkoarrak Everestera egindako espedizioa gogoratu du
1980ko maiatzaren 14a mugarri izan zen euskal alpinismoarentzat. Martin Zabaletak lana biribildu zuen Everesteko gailurrera iritsita. Felipe Uriarte espedizio hartan zen.
2020/03/31 - 22:37
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa bertan behera geratu da
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, lasterketaren 19. edizioa ez da aurten egingo. Antolatzaileek iragarri dutenez, 2021era itxaron beharko du proba prestigiotsu honek.
2020/03/23 - 10:04
Ehunmila lasterketa, bertan behera
Korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea ezin dituzte ziurtatu.
2020/01/15 - 17:32
Zegama-Aizkorri, maiatzaren 24an
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an jokatuko da eta Golden Trail Serieseko proba izango da beste behin. Hilaren 20an irekiko dute izena emateko epea. Otsailaren 21ean 225 dortsal zozketatuko dituzte.
2019/12/23 - 21:33
Hiru Handiak proba urtero egingo da 2020tik aurrera
Proba bi urterik behin egin da orain arte, baina aldizkakotasuna aldatuko du, Manuel Iradier Elkartearen eta Ascentium enpresaren arteko akordioaren ostean.
2019/10/16 - 14:22
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioak bost korrikalari izango ditu Italian
Oihana Azkorbebeitia, Maria Zorroza, Mayi Mujika, Ander Iñarra eta Julen Martinez de Estibariz izango dira urriaren 19an jokatuko den lasterketan.
2019/09/30 - 18:15
Indarberrituta itzuli da Gorbeia Suzien mendi-lasterketa
Urtebeteko geldialdiaren ostean, 7. edizioa egin zen igandean. Gizonezkoen mailan Aritz Egea izan zen irabazlea, eta Yngvild Kasperesenek lortu zuen garaipena emakumezkoen mailan.
2019/09/18 - 16:38
Leire Fernandez: 'Helburua urte askotan kirola egitea da'
Mendi korrikalariak etenalditxo bat egin beharko du bere kirol jarduera oparoan. Ebakuntza egingo diote obario batean duen tumorea kentzeko, baina beti bezain irriabartsu segitzen du.
2019/07/07 - 15:53
Aritz Egeak marka berria ezarri du Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidean
Aritz Egeak Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidean Iñaki Maiorak zeukan marka ontzea lortu zuen 41 urteren ostean. Urretxuarrak minutu bat eta 19 segundotan hobetu du errekorra.
2019/06/24 - 22:40
Ariznabarreta eta Kortazar, nagusi Zumaian
Oier Ariznabarretak irabazi du Zumaia Flysh lasterketa gizonezkoen mailan. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar nagusitu da.
2019/06/02 - 14:00
Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe Zegama-Aizkorri lasterketan
Bi mendi lasterkariek aise nagusitu dira aurtengo Gipuzkoako maratoian. Jornetek Zegamako bere 9. garaipena lortu du; Dvergsdalek, aldiz, lehenengoa.