Malen Osak eta Kilian Jornetek Zegama-Aizkorrin parte hartuko dute
Proba hamar aldiz irabazi duen korrikalari kataluniarrak eta iaz hirugarren eta 2024an bigarren izan zen oñatiarrak maiatzaren 17an irteeran izango direla baieztatu dute.
Kilian Jornet eta Malen Osa Zegama-Aizkorri lasterketaren irteeran izango dira maiatzaren 17an, bi korrikalariek euren egutegiak sare sozialetan argitaratu ostean baieztatu dutenez.
Zegama-Aizkorri lasterketa hamar aldiz (2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019, 2022) irabazi duen korrikalari kataluniarrak 2022ko egutegia ia errepikatuko duela iragarri du, Hardrocken ordez Western States 100ean parte hartuz.
Bestalde, oñatiarrak Lavaredon, Pitz Alpinen eta OCCn ere parte hartuko du, baina Golden Trail World Series zirkuituan arreta jarri gabe, lehen aldiz urteetan. Osa hirugarren izan zen iazko Zegama-Aizkorrin, eta bigarren 2024an.
2025eko edizioan, Sara Alonso eta Elhousine Elazzaoui izan ziren irabazleak. Donostiarrak, 4 ordu, 27 minutu eta 25 segundoko denborarekin, aurreko edizioetako arantza atera zuen, eta marokoarrak (3 ordu, 43 minutu eta 28 segundo) bere lehen garaipena lortu zuen Zegamako plazan.
Maiatzaren 17an ehunka zalek hegan eramango dituzte korrikalariak mundu mailako ikur diren parajeetara, Sancti-Spiritura, esaterko. Golden Trail World Serierako proba puntuagarriak 225 plaza ditu aurten ere, eta joan den otsailaren 20an dortsal guztiak banatu zituen zozketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokin Uribetxeberria mendi korrikalaria hil da
Legazpiko Urtatza-Egialde auzoko pista batean aurkitu duen pertsona batek eman dio abisua SOS Deiaki.
Arrasate-Udalatx, 10. urteurren berezia
Arrasate Udalatx Mendi Lasterketak bere X. edizioa ospatuko du aurten. Lasterketak 22 kilometroko ibilbidea eta +1.400 metroko desnibel metatua izango ditu, Anporreta, Meatzerreka eta Udala auzoa zeharkatuz eta lehen aldiz Udalatx tontorreraino igota. Larunbatean, goizeko 09:15etik aurrera, zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian.
Elazzaoui iazko irabazlea Zegama-Aizkorrin izango da aurten ere; Jornet, berriz, ez
Sara Alonso 2025eko txapeldun gipuzkoarra ere bertan izatea espero da. Lasterketaren antolatzaileek banatu dituzte 225 dortsalak, zozketa bidez.
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa, zuzenean ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa izango da larunbat honetan, otsailaren 28an. 22 kilometro eta 1.450 metroko desnibel positiboa izango du, eta ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango da, baita streaming bidez ere, kirolakeitb.eus webgunean.
Oihana Kortazarrek 5 ordu eta 43 minututan egin du Monte Perdidoko igoera eta jaitsiera, marka berria
Mendien Nazioarteko Eguna dela baliatuta, Oihana Kortazarrek uztailean ezarritako marka eman du argitara: Monte Perdidora igoera eta jaitsiera azkarrena egin duen emakumea da elgetarra.
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan
Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.