Mendi lasterketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elazzaoui iazko irabazlea Zegama-Aizkorrin izango da aurten ere; Jornet, berriz, ez

Sara Alonso 2025eko txapeldun gipuzkoarra ere bertan izatea espero da. Lasterketaren antolatzaileek banatu dituzte 225 dortsalak, zozketa bidez.Ā 

Elhousine Elazzaoui, vencedor Zegama-Aizkorri 2025, volverĆ” en 2026.
Elhousine Elazzaoui, 2025eko irabazlea. EFE

Elhousine ElazzaouiĀ atleta marokoarrak, iazko irabazleak, aurten ere parte hartuko du Zegama-Aizkorri mendi maratoian (maiatzak 17); Kilian Jornet, ostera, ez da irteeran izango, bigarren urtez jarraian. Korrikalari kataluniarrakĀ lasterketa luzeetan zentratuko dela iragarri du, Mont Blanceko ultra trailera itzulita, besteak beste.

Bi korrikalariak Jornetek sortutako Nnormal izeneko markapean lehiatzen dira, eta bideo baten bidez eman dute jakitera urteko egutegia.Ā Elazzouik irabazi zuen iaz Zegaman, eta Golden trail world series zirkuituko txapelduna ere bada. Era berean, Sara Alonso iazko txapelduna ere Zegaman izatea espero dute.

Lasterketak 25 urte bete ditu, eta dagoeneko 225 banatu ditu zozketaz, aurrez izena eman duten 11.529 lagunen artean. Antolatzaileek 150 dortsal gorde dituzte atleta profesionalentzako, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X