2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko batzorde antolatzaileak jakinarazi du ez duela hurrengo edizioa egingo 2026an. Erabaki hori "ez da erraza izan", eta antolatzaileengan eta proiektuaren bideragarritasunean eragina izan duten hainbat faktoreren ondorio da. 2008an sortu zenetik, Beasaingo talde txiki batek borondatez eta ahalegin handiz lan egin du, baina kideen egoera pertsonal eta familiarra aldatu denez, ezin izango dute indar berarekin aurrera egin.
Horri taldean erreleborik ez izatea eta zailtasun ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Gastuen gorakadak eta diru-sarrerak egokitzeko ezintasunak etengabeko presioa eragin dute, karreretan berrikuntzak egitea eragotziz eta, ondorioz, espero ez zen kalitatea eskainiz. Arazo horiek, pilatutako nekearekin eta babes faltarekin batera, hurrengo edizioa ez antolatzeko erabaki zaila hartzera eraman dute.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete urte hauetan giltzarri izan diren erakundeei, babesleei, laguntzaileei, korrikalariei eta boluntarioei. Horien inplikaziorik gabe, Ehunmilak ez zen posible izango. Gainera, proiektu honekin jarraitzeko erreleboa hartzeko prest daudenei zabaltzen diete deialdia, argi utziz ekitaldiaren etorkizuna pasio bera dutenen esku egon daitekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokin Uribetxeberria mendi korrikalaria hil da
Legazpiko Urtatza-Egialde auzoko pista batean aurkitu duen pertsona batek eman dio abisua SOS Deiaki.
Arrasate-Udalatx, 10. urteurren berezia
Arrasate Udalatx Mendi Lasterketak bere X. edizioa ospatuko du aurten. Lasterketak 22 kilometroko ibilbidea eta +1.400 metroko desnibel metatua izango ditu, Anporreta, Meatzerreka eta Udala auzoa zeharkatuz eta lehen aldiz Udalatx tontorreraino igota. Larunbatean, goizeko 09:15etik aurrera, zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian.
Elazzaoui iazko irabazlea Zegama-Aizkorrin izango da aurten ere; Jornet, berriz, ez
Sara Alonso 2025eko txapeldun gipuzkoarra ere bertan izatea espero da. Lasterketaren antolatzaileek banatu dituzte 225 dortsalak, zozketa bidez.
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa, zuzenean ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa izango da larunbat honetan, otsailaren 28an. 22 kilometro eta 1.450 metroko desnibel positiboa izango du, eta ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango da, baita streaming bidez ere, kirolakeitb.eus webgunean.
Oihana Kortazarrek 5 ordu eta 43 minututan egin du Monte Perdidoko igoera eta jaitsiera, marka berria
Mendien Nazioarteko Eguna dela baliatuta, Oihana Kortazarrek uztailean ezarritako marka eman du argitara: Monte Perdidora igoera eta jaitsiera azkarrena egin duen emakumea da elgetarra.
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan
Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek.