Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian
Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.
Lehenengoak 3 ordu, 43 minutu eta 28 segundo behar izan ditu 42 kilometro eta 5.472 metroko desnibela duen ibilbidea osatzeko; bigarrenak, berriz, 4 ordu, 27 minutu eta 25 segundoko marka egin du.
Gizonezkoen proban, korrikalari marokoarra zen faborito nagusietako bat, eta ez du hutsik egin. Hasierako zatian ez da itsutu, indarrak ondo neurtu ditu, eta Andraitzen gora jo du eraso erabakigarria.
Atzean utzi ditu Andreu Blanes (bigarrena) eta Daniel Pattis (hirugarrena), eta, ondoren, aldapa behera, ziztu bizian joan da. Pozarren eta jendea agurtuz sartu da helmugan. Ez da gutxiagorako; izan ere, 2023ko eta 2024ko edizioetan bigarren izan eta gero, azkenik, aurtengoan, lortu du Zegama-Aizkorrin jaun eta jabe izatea, Kilian Jornet handiaren tokia hartuta podiumeko gorengo mailan.
Emakumeen lasterketan, bestalde, atleta donostiarrak lan bikaina egin du, hasieratik helmugaraino joan baita lasterketaren buruan. Bidean, bi eroriko izan ditu, baina ezbehar horiek ez dira eragozpen izan bere lehendabiziko garaipena lortzeko Zegaman.
2022an, bigarren izan zen. Hurrengo urteetan, arazo ezberdinak tarteko, ezin izan zuen parte hartu. Aurtengo edizioan, irabaztea zuen helburu. Sekulako lasterketa egin du, eta lehendabiziko aldiz gailendu zaio bigarren tokian iritsi den Judith Wyder suitzarrari.
Garaipena poltsikoan zuela jakinda, azken kilometroak gozatzen egin ditu, eta azken metroetan esprinta ere egin du. Ametsa beteta, gogotik ospatu du helmugan.
Hirugarrena, berriz, Malen Osa izan da. Korrikalari oñatiarrak ere lasterketa ederra egin du. Ohiko duen moduan, atzetik aurrerakoa egin du. Bere erritmoan hasi du maratoia, eta aurkariak bata bestearen atzetik harrapatu ditu lasterketaren bigarren zatian, hirugarren tokian amaitu arte.
Gizonezkoetan, Paul Ormaetxea korrikalari bizkaitarra izan da lehen euskal herritarra Zegamako helmugan, 13. tokian sartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Malen Osak eta Kilian Jornetek Zegama-Aizkorrin parte hartuko dute
Proba hamar aldiz irabazi duen korrikalari kataluniarrak eta iaz hirugarren eta 2024an bigarren izan zen oñatiarrak maiatzaren 17an irteeran izango direla baieztatu dute.
Jokin Uribetxeberria mendi korrikalaria hil da
Legazpiko Urtatza-Egialde auzoko pista batean aurkitu duen pertsona batek eman dio abisua SOS Deiaki.
Arrasate-Udalatx, 10. urteurren berezia
Arrasate Udalatx Mendi Lasterketak bere X. edizioa ospatuko du aurten. Lasterketak 22 kilometroko ibilbidea eta +1.400 metroko desnibel metatua izango ditu, Anporreta, Meatzerreka eta Udala auzoa zeharkatuz eta lehen aldiz Udalatx tontorreraino igota. Larunbatean, goizeko 09:15etik aurrera, zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian.
Elazzaoui iazko irabazlea Zegama-Aizkorrin izango da aurten ere; Jornet, berriz, ez
Sara Alonso 2025eko txapeldun gipuzkoarra ere bertan izatea espero da. Lasterketaren antolatzaileek banatu dituzte 225 dortsalak, zozketa bidez.
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa, zuzenean ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa izango da larunbat honetan, otsailaren 28an. 22 kilometro eta 1.450 metroko desnibel positiboa izango du, eta ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango da, baita streaming bidez ere, kirolakeitb.eus webgunean.
Oihana Kortazarrek 5 ordu eta 43 minututan egin du Monte Perdidoko igoera eta jaitsiera, marka berria
Mendien Nazioarteko Eguna dela baliatuta, Oihana Kortazarrek uztailean ezarritako marka eman du argitara: Monte Perdidora igoera eta jaitsiera azkarrena egin duen emakumea da elgetarra.
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan
Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.