08:40an hasita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Zegaman dena prest da maiatzaren 26ko hitzordurako. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute proba, 08:40an hasita.
Zegama-Aizkorri
Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalaren irudia. Argazkia: EITB Media

Igandean, maiatzaren 26an, jokatuko da 2024ko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa. Zegaman dena prest da. Proba zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 08:40an hasita.

Lasterketak 42,195 kilometroko ibilbidea du, 5.472 metroko desnibel metatuarekin. Aurtengoa Golden Trail World Seriesetarako puntuagarria izango da.

Gizonezkoetan, Kilian Jornet itzuliko da Zegama-Aizkorrira. Kataluniarrak 2022an irabazi zuen proba azkenekoz. Manuel Merillas iazko garailea ere egongo da bertan. Emakumezkoetan, Sara Alonso eta Malen Osa daude garaipena bereganatzeko faboritoen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X