Larunbatean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorbeia Suzien mendi-lasterketa zuzenean, larunbatean, EITBn

SkyRace lasterketako (32 kilometro) parte-hartzaileak 09:00etan abiatuko dira; bi ordu geroago, 11:00etan, 21 kilometroko lasterketa hasiko da.
Foto de archivo de Gorbeia Suzien
Foto de archivo de Gorbeia Suzien

Larunbat honetan, irailak 23, Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatuko dute, eta zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITB Mediak 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Zeanuriko plazan hasi eta amaituko da proba, eta zenbait gailur gainditu beharko dituzte bidean. Guztira, 32 kilometro burutu beharko dituzte korrikalariek, eta 2.400 metroko aldapak igo.

Perfil de la Gorbeia Suzien Perfil de la Gorbeia Suzien
Mapa del recorrido Gorbeia Suzien Mapa del recorrido Gorbeia Suzien

11:00etan, 21K lasterketaren txanda izango da: 21 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek, eta batez beste 1.200 metro igo beharko dituzte.

Asteburu osoko egitaraua

Proba nagusia larunbat goizean jokatuko den arren, jaiak ez du etenik izango arratsaldean ere, herri-bazkaria eta musika-emanaldiak antolatu baitituzte. Igandea, ordea, umeen lasterketaren eguna izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X