Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Jon Rahm Barrikako golflaria, Augusta National Golf Cluben (Georgia, AEB). Argazkia: EFE
Jon Rahm Barrikako (Bizkaia) Lehoia Augustako Mastersean bere bigarren jaka berdea janzteko faboritoen artean dago, denboraldia indartsu hasi ondoren. Era berean, Rory Mcllroy egungo txapelduna eta Scottie Scheffler munduko golf-jokalaririk onena garaipena eskuratzeko faborito nagusien artean daude.
Mastersa ostegun honetan hasi da Augusta National Golf Cluben (Georgia, AEB), munduko golfaren 'Big Three' horrek ikusmin handia piztu duela; izan ere, lehen aldiz, hirurak urteko lehen 'major'ean elkartu dira, aurretik irabazi izanaren eskarmentuarekin.
Halaber, Rahm, Mcllroy ipar irlandarra eta Scheffler estatubatuarra txapelketa batean elkartzen diren lehen aldia da, iragan uztailetik, Erresuma Batuko Irekitik.
Augustan ez dagoena 15 'major' irabazitako Tiger Woods da, joan den hilean golfetik aldi baterako aldentzen zela iragarri baitzuen, auto istripu bat izan ostean.
Rahmek badaki zer den Augustan irabaztea, eta asteartean prentsaurrekoan adierazi zuenez, horrek "lasaitasun pixka bat" ematen dio. Urtero Mastersaren irabazleari ematen zaion jaka berdea 2023an jantzi zuen bizkaitarrak. Augustan irabazi duen bigarren euskal herritarra da, Jose Maria Olazabal hondarribiarraren atzetik (1994 eta 1999).
Baina Rahmek ezin izan du geroztik Augustako zuloetan izandako arrakasta errepikatu, eta hurrengo bi urteetan top 10etik kanpo geratu zen.
Edizio hau, hala ere, une ezin hobean heltzen zaio Rahmbo-ri, denboraldiko lehen zatian oso emaitza onak lortu ondoren: garaipen bat Hong Kongen, hiru bigarren postu eta bosgarren bat.
Barrikako Lehoia azken bi urteetan LIV Golf txapelketa irabaztetik dator, eta orain sailkapenerako puntuak ematen dituenez, munduko sailkapenaren 30. postuan dago.
Jose Maria Olazabal, Augustan irabazle 1994an eta 1999an
Pribilegio bat da hemen egotea
Bestalde, Jose Maria Olazabalek Augustako Mastersean parte hartuko du berriz ere. Olazabalek biziarteko tokia du 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik, baina, 60 urterekin, golfeko mito bihurtu zuen txapelketan parte hartzeko edizio gutxi geratzen zaizkiola onartu du. Denboraldiko lehen ‘major’aren 90. edizioa 37.a izango da Olazabalentzat. Hondarribiko (Gipuzkoa) jokalariak otsailaren 5ean bete zituen 60 urte.
“Oso pozik nago berriro hemen egoteaz, oso leku berezia da niretzat, oroitzapen handiak ditut, ederrak, urte asko dira eta pribilegio bat da hemen egotea. Batez ere, gero eta gutxiago geratzen dela jabetzen zarenean, saiatzen zara nolabait ahalik eta ondoen aprobetxatzen, esperientziaz ahalik eta gehien gozatzen, eta hori egiten saiatuko naiz”, azpimarratu du hondarribiarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.