GOLFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan

Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.

Bryson DeChambeau golf-jokalari estatubatuarrak Hegoafrikako LIV txapelketako lidertzari eusten dio, 64 kolperekin, hirugarren jardulandia bukatuta. Grace Branden hegoafrikarra bi kolpera dauka; eta Jon Rahm bizkaitarra, berriz, liderrarengandik hiru kolpera dago.

DeChambeau bikain aritu da, 64 kolperekin eta -21 eginda. Igande honetan jokatuko da azken jardunaldia, eta garaipena ondo bideratu badu ere, atzetik Brandenek aldea murriztu dio.

Jon Rahm, ostera, laugarren tokian jarraitzen du, Abraham Ancer mexikarrarekin berdinduta (-18). Beraz, lehia polita izango da podiumera igotzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X