Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmek garaipena lortzeko aukerari eutsi dio Singapurren

Joaquin Niemann txiletarra jarri da Singapurreko LIV txapelketaren buruan, Lee Westwood ingelesarekin berdinduta, baina Jon Rahmek eutsi egin dio erritmoari, eta garaipena lortzeko aukerak izaten jarraitzen du.

Jon Rahm

Jon Rahm. Argazkia: EFE

Joaquin Niemann Txileko golf-jokalaria Singapurreko LIV txapelketaren buru jarri da, Lee Westwood ingelesarekin berdinduta, larunbat honetan jokatu den hirugarren jardunaldiaren amaieran. Jon Rahmek erritmoari eutsi dio, eta garaipena lortzeko aukerak izaten jarraitzen du.

Rahmek bere bueltarik txarrena egin du Saudi Arabiako Golf Zirkuituko egutegiaren laugarren hitzordua hasi denetik, eta 71 kolpeko txartela aurkeztuta Niemannetik 3 kolpera geratu da. Niemannek parretik behera 10 kolpeko txartela aurkeztu du, eta iaz Asiako herrialdean lortutako titulua berresteko aukera izango du; izan ere,  27 urteko txiletarrak 66 kolpe egin ditu ibilbidea amaitzeko, tartean zazpi birdie eta bi bogey eginda.

Weestwoodek Niemannekin berdindu du itzuliaren amaieran hiru birdie jarraian eginda, eta kolpe bat atera die Bryson DeChambeau estatubatuarrari eta Richard T. Lee kanadarrari, parretik behera 9 kolpeko txartela egin baitute.

Rahmen ez du bere eguna izan, baina Barrikako lehoiak Hong Kongen igandean lortutako garaipena errepikatu nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X