Surfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadia Erostarbek historia egin du Championship Tourrerako sailkatuta

Surflari zarauztarra Championship Tourrerako sailkatu da, munduko surf maila gorenera, Challenger Series zirkuituko Newcastleko proban lortutako emaitzari esker. Horrela, denboraldi oso bat elitean emango duen Espainiako Estatuko lehen surflaria izango da.

Nadia Erastorbe
Nadia Erastorbe. Argazkia: @BATbasqueteam

Nadia Erostarbek lorpen historikoa eskuratu du surfean: World Surf League Championship Tourrean, munduko surf maila gorenean, denboraldi osoan lehiatzeko sailkatu da. Txartela Australiako Newcastle Surfest proban lortu du, World Surf League Challenger Series zirkuituko azken geldialdian.

Lorpen horri esker, Championship Tourrean denboraldi oso bat emango duen Espainiako Estatuko lehen emakumezko surflaria izango da.

Australiako probaren azken jardunaldia tentsio handikoa izan da. Zarauzko surflaria goiz kanporatu dute, baina sailkapenean zuen kokapenari esker aurrera egiteko aukera izan du. Azkenean, Anat Lelior surflari israeldarra kanporatu ostean, matematikoki ziurtatu du bere sailkapena.

Erostarbek apirilean egingo du debuta Rip Curl Pro Bells Beach ospetsuan, munduko egutegiko proba garrantzitsuenetako batean.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X