Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.
Naia Laso. Argazkia: BAT Basque Team
Naia Lasok eta Egoitz Bijueskak finalerdietarako txartela lortu dute larunbat honetan Sao Paulon (Brasil) jokatzen ari den skateko Munduko Txapelketako park modalitatean.
Bost euskal ordezkarik bidaiatu dute bertan parte hartzeko. Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan zioten lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezi gauza bera gertatu zitzaion final-laurdenetan.
Hala, Laso eta Bijueska finalerdietan lehiatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahm lider jarri da Hong Kongen, Detry eta Varner III.arekin berdinduta
Barrikako golf jokalaria lider jarri da Hong Kongeko txapelketan, Thomas Detry belgikarrarekin eta Harold Varner III.arekin berdinduta, 65 kolpeko txartela aurkeztu eta joko maila bikaina erakutsi ondoren.
Higinio Rivero, 3 kirol 2 olinpiar jokotan: "Biatloian, helburua da lehen hamarren artean sartzea, eta iraupen-eskian, lehen hogeien artean"
Basque Teameko atletak Milan-Cortina d'Ampezzoko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du, biatloian eta iraupen-eskian, eta piraguismoan ere ibilia da. Jokoak ostiralean hasiko dira, eta EITB harekin izan da.
Rahm liderretik pauso batera Hong Kongen, bigarren egunean suspertu ostean
Barrikakoak eagle bat eta zazpi birdie egin ditu Carlos Ortiz mexikarrarengandik bi kolpera hurbiltzeko.
Euskal Herriko ardi-moztaileak, ametsa beteta eta hunkituta
Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzioa Mundu Kontseiluko kide da ofizialki. Kideek txikitako ametsa bete eta une oso berezia bizi izan dute oholtza gainean.
Euskal Herria ardi moztaileen eta artilarien Munduko Kontseiluan sartu da
Golden Shears and Woolhandling World Championship-ean parte hartu duen Euskal Herriko ardi moztaile eta artilarien selekzioak une historikoa bizi du. Bertan, munduko elitearekin lehiatzeaz gain, bere nazioarteko proiekzioa indartzen duen aitorpen instituzionala lortu du.
Joseba Attard: “Guretzat ohorea da lehen aldiz ardi-moztaileen munduko txapelketan Euskal Herria ordezkatzea”
Euskal Herriko ardi-moztaile eta artilarien selekzioak lehen aldiz parte hartuko du disziplina honen Munduko Txapelketan. Badira bi aste parte hartzaileak Zeelanda Berrira praktikatzera joan zirenetik. Gaur egin diete ongi etorri ekitaldia eta Joseba Attard taldeburuak bertatik azaldu dizkigu beraien egonaldiaren eta txapelketaren nondik norakoak.
Bihar hasiko da ardi-moztaile eta artilarien Munduko Txapelketa Zeelanda Berrian
Euskal Selekzioa munduko txapelketarik garrantzitsuenean lehiatuko den lehen aldia izango da. Zeelanda Berrian hainbat astez buru-belarri prestatu ondoren, taldeak ilusioz eta anbizioz ekingo dio hitzorduari.
Rahmen adierazpenak, DP World Tourraren aurka, isunen ituna dela eta: "Xantaia egiten ari zaizkigu"
Euskal golflariak uko egin zion ezarritako zigorrak ordaintzeari, eta errekurtsoa aurkeztu zuen.
Oier Ibarretxe boxeolariak, Parisen olinpikoa bera, Bilbon eginen du debuta profesional mailan
Oier Ibarretxek, 2024ko Parisko Jokoetan olinpikoa eta amateur mailan sei aldiz Espainako txapelduna bera, hurrengo martxoaren 14an eginen du debuta profesional mailan, Bilboko Casilla pabilioian, Bassam Laaoula alacantarraren aurka (1-0-1).