NEGUKO OLINPIAR JOKOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jordan Stolzek bereganatu du urrea 1.000 metroko abiadura proban; Daniel Milagros nafarra hogeita zazpigarren izan da

Milagrosek, 1:11,25eko markarekin, txapeldun olinpikoak baino 4,87 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko.

El navarro Daniel Milagros en los Juegos Olímpicos de Invierno de Milán-Cortina d'Ampezzo, durante la prueba del esprint 1.000 metros.
Daniel Milagros, 1.000 metroko abiadura-proban. Argazkia: EFE

Jordan Stolz estatubatuarrak irabazi du urrezko domina Milan-Cortina d'Ampezzon (Italia) jokatzen ari diren Neguko Olinpiar Jokoetan. Stolzek 1:06,28ko denbora egin du, hau da, errekor olinpiko berria ezarri du.

Bigarren tokia Jenning de Boo herbeheretarrak lortu du (+0,50), eta brontzezko domina, berriz, Zhongyan Ning txinatarrak eskuratu du (+1,06).

Daniel Milagros 23 urteko patinatzaile nafarra ere lehian izan da. Iruindarrak, bere lehen parte-hartze olinpikoan, 27. egin du, 1:11,25eko denborarekin, dominetatik oso urrun eta irabazlea 4,87 segundora duela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X