Rory McIlroy garaile, Augustako Mastersean; Rahm, hamalaugarren
Rory McIlroy golf-jokalari iparirlandarrak irabazi du Augustako Mastersaren 89. edizioa, denboraldiko lehen txapelketa handia, 11 urtez irabazi gabe egon ostean, eta Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Bigarren amaitu zuen Rosek.
Hirurren Patrick Reed izan da (-9), 17. zuloan egindako eagle bati esker. Bestetik, Scottie Scheffler, iazko irabazlea eta munduko lehen sailkatua gaur egun, laugarren geratu da (-8). DeChambeauk itxi du sailkapenaren Top 5 multzoa.
Jon Rahm euskal golflariak parraren azpitik hiru kolpeko txartela eginda itxi du lehia. Azken errondara par parean heldu da, txapeldunaren jaka berdearen borrokatik aldenduta.
2023ko edizioa txapeldun izandakoak 69ko kolpeko txartela osatu zuen azken bueltan (-3), bost birdie eta bi bogey lortu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.
Oier Ibarretxek garaipenarekin debutatu du
Oier Ibarretxe boxeolariak garaipenarekin debutatu du profesionaletan, Marouane Nmili puntuetara garaituz. Borroka parekatua izan da, baina Galdakaokoaren ezkerkada indartsuek garaipena eman diote
Jokin Garciak Europako Zilarrezko Txapelketa bereganatu du Gianluca Ceglia garaituta
Jokin Garcia boxeolari bilbotarra Europako Zilarrezko txapelduna da Gianluca Ceglia puntuetara garaitu ostean. Italiarra beteranoa izan arren, Jokinek hasieratik agindu du eta, begi azpian zauri txiki bat jasan arren, garaipenarekin atera da.
DeChambeauk irabazi du Singapurko LIV txapelketa, eta Rahm bosgarren izan da
Jon Rahmek bosgarren amaitu du Singapurko LIV txapelketa, duela astebete Hong Kongen lortutako garaipena errepikatu ezinda. Bryson DeChambeau estatubatuarra nagusitu da, Richard T. Lee kanadarrarekin berdinketa hautsita.
Jon Fernandezek Europako Pisu Superarineko gerrikoari eutsi dio
Jon Fernandez boxeolariak Somay Bilal nederlandarra garaitu du, puntuetara, Europako Pisu Superarineko gerrikoa jokoan zuen borrokan. Txapeldunaren nagusitasuna nabaria izan da, eta aurkaria lehia zuzena saihesten saiatu da aukerarik ez zuela ikusi duenean. Amaieran, Etxebarrikoak bere gerrikoari eutsi dio.