Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kirol minorizatuak protagonista, gaur, Women's Football Week ekimenean

Kirol minorizatuei buruzko mahai-ingurua egin dute
18:00 - 20:00
Kirol minorizatuak protagonista, gaur, Women's Football Week ekimenean
Futbola ez den bestelako kiroletan aritzen diren emakumezko kirolariak eta kirolari ohiak izan dira protagonista astearte honetan Deustuko Unibertsitatean egindako mahai-inguruan. Besteak beste, Maider Undak, Maitane Etxeberriak eta Rakel Mateok hartu dute parte.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X