Errugbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Errugbi Ligako finalerdiak Donostian jokatuko dira 2023ko ekainean

Reale Arenak hartuko ditu Frantziako Ligako 2022-2023 denboraldiko finalerdiak. Finala Parisen jokatuko da.
Reale Arena
Reale Arena estadioa. Argazkia: EITB Media

Donostiako Reale Arena estadioan jokatuko dira Frantziako Errugbi Ligako (LNR Ligue Nationale de Rugby) finalerdiak 2023ko ekainean. Realak eta Donostiako Udalak elkarlanean aurkeztu zuten hautagaitza. Finala Parisen jokatuko da.

Futbolaz gain, Reale Arena birmoldatu dutenetik Donostiako estadioak hartuko duen lehen kirol-ekitaldi handia izango da. Anoetak 40.000 ikuslerentzako edukiera du, eta Frantzian errugbiak indar handia duenez, milaka zale gerturatuko dira Donostiara.

Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais euskal taldeek partidak jokatuta dituzte Reale Arenan, eta AEBko eta Tongako selekzioek bertan jokatu zuten 2018an, Munduko Txapelketa prestatzeko partida.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X