Neurri berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kirol-ekitaldi guztiak ateak itxita izango dira

Kirol Federazioak Gobernuak hartuko dituen neurrien berri izan du gaur.
Reale Arena futbol-zelaia
Reale Arena futbol-zelaia

Espainiako Kultur eta Kirol Ministerioak hartuko dituen neurrien berri eman du gaur. Koronabirusaren hedapena gelditzeko helburuarekin kirol-ekitaldi guztiak ateak itxita izango direla esan du.

Bai kirol profesionalean eta baita profesionala ez den kiroletan hartu beharreko neurriak dira, Estatuan eta Nazioartean.

Kirol Kontseilu Nagusiaren bitartez jan¡kinarazi dituzte neurri berriak Federazio guztiei COVID-19al sortutako egoeragatik.

Bi aste barru normaltasunera bueltatzea espero da.

Kirol-eskolari dagokionez ez da oraindik erabakirik hartu.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X