Australiako Irekia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muguruzak ezustekoa eman du Svitolina kanporatuta eta final-zortzirenetan da jada

Garbiñe Muguruzak 6-1 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio munduko rankingeko bosgarren sailkatuari eta Australiako Irekiko final-zortzirenetarako txartela eskuratu du.
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruza, Svitolinaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Elina Svitolinaren aurka 6-1 eta 6-2ko emaitzarekin Australiako Irekiko hirugarren txandako partidan eta final-zortzirenetarako txartela eskuratu du. Ezustekoa eman du Garbiñek, munduko rankingeko bosgarren sailkatua kanporatuta.

Muguruzaren hasiera onak ez dio utzi arnasarik hartzen Svitolinari eta Garbiñek 6-1eko emaitzarekin irabazi du lehen seta. Bigarren setean berdin jarraitu du Garbiñe Muguruzak eta 6-2ko emaitzarekin itxi du neurketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X