Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muguruza US Open txapelketatik at geratu da, bigarren txandan

Garbiñe Muguruzak Karolina Muchovaren aurka galdu du, 3-6, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin, Ameriketako Estatu Batuetako Grand Slameko bigarren txandako partida.
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruza, US Openeko Muchovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruza US Open txapelketatik at geratu da, bigarren txandan Karolina Muchovaren aurka galduta, 3-6, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin. Ondorioz, Muguruzak agur esan dio Ameriketako Estatu Batuetako 2018ko Grand Slamari.

"Nire jokoak ez dio min egin. Berak ondo jokatu du, eta nire maila ez da berak eman duenera iritsi. Hurrengoan hobeto jokatuko dut, irabazi ahal izateko", adierazi du Garbiñe Muguruzak partida amaitutakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X