ROLAND GARROS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muguruzak Kuznetsovari irabazi dio eta bigarren kanporaketan egongo da

Fiona Ferro frantziarra izango du hurrengo aurkaria.
Garbiñe Muguruza Kuznetsovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruza Kuznetsovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Munduko hirugarrena den Garbiñe Muguruzak irabazi egin dio astearte honetan Svetlana Kuznetsova (42) errusiarrari Roland Garros txapelketako lehen kanporaketan, eta, horrenbestez hurrengo fasean izango da. Bertan, 21 urteko Fiona Ferro frantziarra (257) izango du aurkari, aurreko fasetik datorrena.

Frantziako tenis txapelketa 2016an irabazi zuen Muguruzak 2009ko irabazlea azpiratu du (7-6 eta 6-2), bi ordu eta bost minuturen ostean.

Gaurko garaipenarekin Muguruzak munduko lehenengo postua lortzeko borrokan jarraitzen du. Hori erdiesteko, Roland Garros irabazi beharko luke, baldin eta finalean ez badu jokatzen Caroline Wozniacki daniarraren (2) aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X