2x14x8000 espedizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zerainek eta Garciak Annapurnako gaina zapaldu dute

Goizaldeko 6:30ean lortu dute. Bost asteko lana izan da eta orain jaitsiera egiten ari dira.
alberto-zerain_
18:00 - 20:00
Alberto Zerainek bere hamargarren zortzimilakoa igo du

Alberto Zerain eta Jonatan Garcia euskal mendizaleak Annapurnako gaina zapaldu dute (8.091 metro) goizaldeko 6:30ean.

 

Annapurna mendatea hamargarren 'zortzimilakoa' da mendizale gasteiztarrarentzat. 2x14x8000 espedizioa apirilaren 2an jarri zen martxan, Zarainek eta Jonatan Garcia bizkaitarrak bide 'alemaniarra' egin nahi zuten, baina eguraldiaren ondorioz ideia aldatu eta bide 'frantziarra' hartu behar izan dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X