Estreinaldi erosoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wimbledon: Nadalek erraz garaitu du Russel lehen txandako partidan

Bi ordu baino gutxiago behar izan ditu Manacorrekoak tenislari amerikarrari 6-4, 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin irabazteko.
Nadalek 6-4, 6-2 eta 6-2 irabazi dio Michael Russelli Wimbledoneko lehen partidan. Argazkia: EFE

Rafael Nadal tenislari espainiarrak debuta egin du Wimbledonen astelehen honetan eta ez du arazorik izan Michael Russeli hiru setetan irabazteko 6-4, 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin. Nadal iazko txapelduna da eta titulua defendatzen du.

Garaipen honekin Manacorrekoa bigarren txandarako sailkatu da. Ryan Sweeting izango du aurkari bigarren kanporaketan. Amerikarrak Pablo Andujar espainiarra kanporatu du lehen txandan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X