Wimbledon
2026/07/12 - 21:33
Sinnerrek titulua berretsi du Wimbledonen
Tenislari italiarrak lau setetan irabazi dio Alexander Zverevi finalean, 6-7 (7), 7-6 (2), 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin, bigarrenez jarraian Londresen garaile bihurtzeko. Bere bosgarren Gand Slama da.
2026/07/11 - 21:09
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
2011/07/03 - 20:47
Novak Djokovicek Wimbledon irabazi du finalean Nadal gaindituta
Gaur arte ez du inoiz txapelketa hau irabazi eta Grand Slameko hirugarren titulua da serbiarrarentzat. Astelehenetik aurrera ATPko sailkapeneko lehena izango da.
2011/07/02 - 19:26
Kvitovak Wimbledon irabazi du Sharapova gaindituta
Txekiau Errepublikako tenislaria 6-3 eta 6-4 nagusitu da, ordu eta erdian.
2011/07/01 - 19:25
Wimbledon: Djokovicek finala jokatuko du
Serbiarrak Tsonga 6-7, 2-6, 7-6 eta 6-3 gainditu du Ingalaterrako txapelketako finala jokatzeko.
2011/06/25 - 19:08
Wimbledon: Nadal final-zortzirenetan da Mullerri irabazi ostean
Manacorreko tenislariak estuasunak izan ditu lehen bi setk irabazteko, baina hirugarrenean ez dio aukerarik eman aurkariari. 7-6, 7-6 eta 6-0eko emaitzarekin irabazi du Nadalek.
2011/06/20 - 19:27
Wimbledon: Nadalek erraz garaitu du Russel lehen txandako partidan
Bi ordu baino gutxiago behar izan ditu Manacorrekoak tenislari amerikarrari 6-4, 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin irabazteko.
2011/06/20 - 12:52
Wimbledon: Nadalek titulua eta lidergoa defendatuko ditu
Djokovicek baino 65 puntu gehiago ditu. Lidergoari eusteko bi gauza behar ditu: Londreseko txapelketa irabaztea eta Djokovic finaleraino ez heltzea.
2010/07/05 - 12:41
Rafa Nadalek Wimbledon irabazi du bigarrenez
Tenislari espainiarrak Tomas Berdych jipoitu du (6-3, 7-5 eta 6-4) txapelketa britainiarreko final handian eta bere sasoi ezin hobea berretsi du.
2010/07/02 - 22:15
Wimbledon: Rafael Nadalek eta Tomas Berdychek jokatuko dute finala
Mallorcarrak 6-4, 7-6 eta 6-4 irabazi dio Andy Murrayri finalerdietan eta Berdychek gauza bera egin du Novak Djokovic 6-3, 7-6 eta 6-3 gaindituta.
2010/06/24 - 22:51
Wimbledon: John Isnerrek irabazi du historiako partida luzeena (70-68)
Amerikarrak Mahut frantrziarrari irabazi dio hamaika orduko partida jokatu ondoren.
2010/06/24 - 15:44
Wimbledon: Mahut-Isner partida historikoa gaur berrabiaraziko da
Hamar orduetara iristeko sei minutu falta zaizkio partidari. Gaur berrabiaraziko da marka guztiak hausten ari den neurketa.
2010/06/24 - 13:57
Wimbledon: Mahut-Isner, historiako partidarik luzeena
Mahut eta Isner historiako partidarik luzeena ari dira jokatzen. Bosgarren setean ari dira eta 59-59koa erakusten du markagailuak. Ostegunean jarraituko dute partida, arigirik gabe gelditu baitira.