Bost setetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roland Garros: Rafael Nadalek sufritu egin du Isnerri irabazteko

Bost set behar izan ditu garaipena lortzeko. 6-4, 6-7, 6-7, 6-2 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi du Manacorrekoak. Pablo Andujar izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
Rafael Nadal Isnerren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Rafael Nadal tenislari espainiarrak gogotik sufritu zuen John Isner amerikarrari irabazteko Roland Garros txapelketako lehen partidan. Lau ordu eta minutu bat behar izan ditu Nadalek partida 6-4, 6-7, 6-7, 6-2 eta 6-4ko emaitzarekin irabazteko.

Bigarren kanporaketan Pablo Andujar izango du aurkari Nadalek. Espainiarrak 7-6, 6-3 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi dio Santiago Giraldo kolonbiarrari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X