491 minutu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wimbledon: John Isnerrek irabazi du historiako partida luzeena (70-68)

Amerikarrak Mahut frantrziarrari irabazi dio hamaika orduko partida jokatu ondoren.
john_isner_tenis
John Isnerrek Mahut gainditu du historiako partida luzeenean. Argazkia: EFE

John Isner amerikarrak irabazi du Tenisaren historiako partida luzeena. Gaur bukatu da Isnerren eta Mahuten arteko norgehiagoka hamaika ordu eta bost minutuko partidaren ondoren. Atzo hasi ziren jokatzen, gauean bertan behera uzti zen partida eta gaur erabaki da irabazlea.

Isnerrek 70-68 irabazi dio bosgarren seta Nicolas Mahut frantziarrari aurreko lau setetan bina berdindu ondoren. Partidaren iraupen osoa 491 minutukoa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X