Marka historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wimbledon: Mahut-Isner, historiako partidarik luzeena

Mahut eta Isner historiako partidarik luzeena ari dira jokatzen. Bosgarren setean ari dira eta 59-59koa erakusten du markagailuak. Ostegunean jarraituko dute partida, arigirik gabe gelditu baitira.
John Isner
John Isner. Argazkia: EFE

Mahut eta Isner historiako partidarik luzeena ari dira jokatzen. Bosgarren setean ari dira eta 59-59ko berdinketa erakusten du markagailuak. Hamar ordu baino gehiago pasa dira partida hasi denetik.

Bina set irabazita zirela, atzokoan partida atzeratu behar izan zen argi faltagatik.&' || 'nbsp;Gaurkoan bosgarrena ari dira jokatzen eta seta historikoa doa. 59-59dira une honetan. Partida berriz atzeratu behar izan dute, berriz argirik gabe gelditu baitira. Ostegunean berrabiaraziko da lehia historiko hau.

Sakeak berebiziko garrantzia du tenisean, eta partida honetan John&' || 'nbsp;Isnerrek 90 sake zuzen baino gehiago egin ditu dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X